U27, Greba Orokorra!

26 01 2011





· Preso palestinarren abokatu Mazen Abu Aoun atxilotu dute israeldarrek

24 01 2011

Preso politikoen abokatuen atxiloketa eta kriminalizazioa, Euskal Herrian ez ezik, beste herrialde okupatuetan ere kezkatzeko moduko jarduera bihurtzen ari da azkenaldian.

Palestinan, esaterako, Addameer elkartea da giza eskubide oinarrizkoenak ere ukatuta dituzten milaka preso politikoen defentsaz arduratzen dena. Bada, Israelek, Addameer elkarteko abokatu Mazen Abu Aoun atxilotu du Jeningo bere bulegoan. Abu Aounek urteetan zehar giza eskubideen defentsan egindako lanaren ondoren, atxiloketa honen atzean giza eskubideen aldeko mugimendu osoa kriminalizatzeko nahia ikusi dute hainbat erakundek eta baita hala salatu ere atzo gauean zabaldutako mezuan, atxiloketa honek zabaltzen duen bide arriskutsuaren berri emateaz gain.

Hemen irakur daiteke atxiloketa hau salatuz hainbat elkarte eta erakundek sinatutako agiria.

Agiria, PDFan, hemen: PCHRO Press Release on Arrest of Mazen Abu Aoun – 23 January 2011





· Fieltroarekin: loreak, 1

24 01 2011

· Erabilitako materiala: fieltroa, haria, kotoia.

· Data: 2011-01-23.

 





· Fieltroarekin: hontzak, 1

22 01 2011


· Erabilitako materiala: fieltroa, kotoia, haria, pegamentoa.

· Data: 2011-01-22.





· ETB, zentsura eta #danborrada

20 01 2011

Twitter bidezko mezuak zuzenean pantailan erakustea erabaki zuen atzo gauean ETBk, Donostiako eta Azpeitiko danborradak eskaintzen zituen bitartean.

Twitterren #danborrada hashtaga erabiltzeko deia egin zuten webgunean eta telebistan, hashtag horrekin idatzitako mezuak pantailak ager zitezkeela iragarriz. Ager zitezkeela adierazi zuten, ez agertuko zirela. Hor behintzat zorrotz ibili ziren, batzuk zentsuratu egingo zituztela aldez aurretik jakingo balute bezala.

Ez zuten hutsik egin. Webgunean ez bezala, telebistan sistematikoki zentsuratu zituzten hainbat eta hainbat aldarrikapen mezu, euskal presoekin, azken atxilotuekin edota udalbiltza auziarekin zerikusia zutenak, esaterako.

23:40etatik 00:30ak aldera, hainbat eta hainbat erabiltzailek, kaleko aldarrikapenak  twitterrera eraman zituzten #danborrada hashtag hori erabiliz. Nik, esaterako, honakoak idatzi nituen:

@kalaportu:  Patxi, Olatz eta Ainara gogoan ditut gaurko #danborrada honetan. Baita euskal presoak eta iheslariak ere. Etxean nahi ditugu!

@kalaportu: Gaurko #danborrada eta festa bihar ez dadila kondena bihurtu: Udalbiltza ere ASKE nahi dugu!

@kalaportu: hainbat euskal herritarrek inkomunikatuta jarraitzen dute, #danborrada entzuteko aukerarik gabe. atxilotuak askatu!

@kalaportu: Webgunean ez bezala, telebistan zentsura ezartzen ari da ETB #danborrada hashtaga daraman hainbat aldarrikapen mezuri

Erraza izan zen, gainera, zentsoreak lanean ari zirela igartzea: nahikoa zen erabiltzaile berarekin baina aldarrikapenekin zerikusirik ez zuten mezuak idaztea, #danborrada hashtag hori erabiliz, eta mezuak telebistan agertzen ziren. Proba egin nuen:

@kalaportu: bizitza #danborrada da: sarriegi joz gero, dena alaitasuna eta festa 😉

Oraingoan, bingo, zentsurarik gabe, barrura. Mezua, noski, berehala agertu zen telebistako pantailan.

Egoera zein zen ohartuta, eta ETBk aldarrikapen mezu guztiak sistematikoki zentsuratzen zituela ikusita, hori bera hasi ziren erabiltzaileak twitter bidezko mezuetan zabaltzen, eta horiek denak ere ezkutatu egin zituen ETBk telebistan.





· Hotz egiten du hemen, Audientzia Nazionalean

19 01 2011

Hotz egiten du hemen, Espainian. 5 gradu. Goizeko 08:59. Heldu gara azkenean Madrilera, auto ilara luzeak pasatu ondoren, Audientzia Nazionalaren atarira. Olatz Lasagabaster usurbildarra, Patxi Uranga oriotarra eta Ainara Vazquez donostiarra epaituko dituzte gaur.

Senideak eta lagunak, kazetariak, hezkuntza arloko eragileak, zinegotziak eta institutuko adiskide zaharrak elkartu gara 03:00etan Usurbildik atera den autobusean. Izan ere, Patxi eta Olatz ez bezala, gure maitasuna oraindik ez dago preso.

2009ko ekainean atxilotu zituzten hirurak, eta lagunen etxebizitzak ez ezik, haien lantokiak ere miatu zituen Espainiako Poliziak: Gaztezulo eta Hik Hasi aldizkariak, eta Donostiako Bagera Euskara Elkartea. Baltasar Garzon epaileak bertatik bertara jarraitu zuen sarekada.

Gaur goizean hasiko den epaiketan, fiskalak 18na urteko kartzela zigorra eskatuko du Patxirentzat eta Olatzentzat, erakunde armatuko kide izatea eta lehergaiak edukitzea leporatuta. Ainararentzat, berriz, 5 urteko kartzela zigorra eskatuko du, erakunde armatuko kideei laguntzea leporatuta.

Egunean zehar, ahaleginduko gara epaiketaren nondik norakoak kontatzen.

[ Patxi Uranga eta Olatz Lasagabaster, gaurko epaiketan ]





· Fieltroarekin: txoriak, 2

15 01 2011

· erabilitako materiala: fieltroa, haria, osagarriak eta kotoia.

· data: 2011-01-15