· Gernika handia margotu dute Belenen, apartheidaren harresian

7 01 2011

Adiskide batek irailean Palestinara joandako Biladi Hadi brigadak lortu ez zuena lortu du egunotan: Gernika handia margotzea israeldarrek eraikitako apartheidaren harresian.

Irailean, Biladi Hadi kultur brigadako kide gisara, hainbat helbururekin heldu zen Arramazka musika taldeko laguna Palestinara, baina ez zuen lortu pertsonalki berarentzat berezienetakoa zena: 8 metro altuko eta 15 metro luzeko Gernika erraldoia harresian jartzea.

Tamaina errealean, Picassoren koadroaren bi erreprodukzio handi egin, zatitu, eta postaz bidali zituen lagunak, brigadakideek Palestinan jartzeko aukera izango genuelakoan.

Posta zerbitzuak, ordea, ez zuen nahi izan, eta brigada amaitu ondoren heldu ziren koadroaren erreprodukzio handi eta zatituak lurralde okupatuetara.

Adiskide honentzat ere, irailean ikusi eta sentitutako guztiaren ondoren Palestina bere bihotzaren zati bat denez orain, eguberri hauetan bertara itzuli da, gerra amaitu ez denez, koadroa amaitzera.

Oraingoan, lortu du: Belenen dagoen Aida errefuxiatu eremuan, harresiak olibondoak eta errefuxiatu eremua banatzen dituen kilometro horietan, Gernika handia ageri da dagoeneko. Herenegun margotu zuten, 2011ko urtarrilaren 5ean.

Palestina eta Euskal Herria, Aida eta Gernika, elkartzen dituen 8 metro altuko eta 15 metro luzeko murala ikusten da orain apartheidaren harresian, Belenen. Handia da, baina hala ere ez da iristen lagun honen elkartasunaren eta bihotzaren neurrira…

[ argazkiak Anne Paq argazkilari frantziarrarenak dira ]


Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: