· Torturaren aurkako protokoloa ukatu diote Itxaso Urteagari

12 01 2011

Oraintxe irakurri dut berria.info webgunean: “epaileak inkomunikazio aldia luzatu dio Itsaso Urteagari, Guardia Zibilak horrela eskatuta”, eta “torturaren aurkako protokoloa ezartzeari ere uko egin dio Marlaskak”.

Guardia Zibilak euskal herritarrak inkomunikatzen dituenean, badakigu zertarako izaten den. Nazioarteko legeria guztiaren gainetik, giza eskubideen aldeko nazioarteko ordezkari, elkarte eta tortura saihesteko erakunde guztien eskaera guztiei muzin eginez, frankismoaren oinordekoa den Audiencia Nacionaleko epaileek dena libre dute, haien erakunde armatuek nahi dutena egin dezaten inkomunikazioak irauten duen egun luze horietan.

Nahikoa da. Bi zarauztar tortura ahalbideratzen duen zulo beltzean daude: giza eskubideekin eta indarkeriarik gabeko egoerarekin erabat bateraezina den inkomunikazio aldian. Horietako bat, gainera, guardia zibilen eskuetan, horrek esan nahi duen guztiarekin: tortura arrisku larrian, alegia.

Giza eskubide batzuk hainbeste zaintzeaz arduratzen den Zarauzko Udaleko Bozeramaile Batzordeak ez du ezer esan behar? Tortura saihesteko protokoloa ezartzeari uko egin dio epaileak. Guardia Zibilak eskuak libre ditu nahi duen guztia egiteko Itxaso Urteagarekin, eta inkomunikazio aldia luzatzeak susmorik beltzenak areagotu egin ditu. Zarauztar baten tortura testigantza lazgarria irakurri arte lasai egingo duzue lo? Isilik segitu behar duzue?


Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: