· ETB, zentsura eta #danborrada

20 01 2011

Twitter bidezko mezuak zuzenean pantailan erakustea erabaki zuen atzo gauean ETBk, Donostiako eta Azpeitiko danborradak eskaintzen zituen bitartean.

Twitterren #danborrada hashtaga erabiltzeko deia egin zuten webgunean eta telebistan, hashtag horrekin idatzitako mezuak pantailak ager zitezkeela iragarriz. Ager zitezkeela adierazi zuten, ez agertuko zirela. Hor behintzat zorrotz ibili ziren, batzuk zentsuratu egingo zituztela aldez aurretik jakingo balute bezala.

Ez zuten hutsik egin. Webgunean ez bezala, telebistan sistematikoki zentsuratu zituzten hainbat eta hainbat aldarrikapen mezu, euskal presoekin, azken atxilotuekin edota udalbiltza auziarekin zerikusia zutenak, esaterako.

23:40etatik 00:30ak aldera, hainbat eta hainbat erabiltzailek, kaleko aldarrikapenak  twitterrera eraman zituzten #danborrada hashtag hori erabiliz. Nik, esaterako, honakoak idatzi nituen:

@kalaportu:  Patxi, Olatz eta Ainara gogoan ditut gaurko #danborrada honetan. Baita euskal presoak eta iheslariak ere. Etxean nahi ditugu!

@kalaportu: Gaurko #danborrada eta festa bihar ez dadila kondena bihurtu: Udalbiltza ere ASKE nahi dugu!

@kalaportu: hainbat euskal herritarrek inkomunikatuta jarraitzen dute, #danborrada entzuteko aukerarik gabe. atxilotuak askatu!

@kalaportu: Webgunean ez bezala, telebistan zentsura ezartzen ari da ETB #danborrada hashtaga daraman hainbat aldarrikapen mezuri

Erraza izan zen, gainera, zentsoreak lanean ari zirela igartzea: nahikoa zen erabiltzaile berarekin baina aldarrikapenekin zerikusirik ez zuten mezuak idaztea, #danborrada hashtag hori erabiliz, eta mezuak telebistan agertzen ziren. Proba egin nuen:

@kalaportu: bizitza #danborrada da: sarriegi joz gero, dena alaitasuna eta festa😉

Oraingoan, bingo, zentsurarik gabe, barrura. Mezua, noski, berehala agertu zen telebistako pantailan.

Egoera zein zen ohartuta, eta ETBk aldarrikapen mezu guztiak sistematikoki zentsuratzen zituela ikusita, hori bera hasi ziren erabiltzaileak twitter bidezko mezuetan zabaltzen, eta horiek denak ere ezkutatu egin zituen ETBk telebistan.


Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: