· Hondarribiko Udalak haurren aurkako eguneroko sarraskiak babesten ditu

2 03 2011

Ez dago hitzik Hondarribiko Udalaren babesarekin eta laguntzarekin ostiral honetan aurkeztuko den ekimenarentzat: Israel, su gastronomia en Hondarribia.

hondarribiaturismo.com webgunean ikus daiteke:

Ez galtzeko modukoa da prentsa oharra ere:

ISRAEL, BERE GASTRONOMIA HONDARRIBIAN aurkezpena

· TOKIA: Hondarribiko Udalaren Areto Nagusia
· ORDUA: 12:00
· EGUNA: OSTIRALA, 2011ko martxoaren 4a
· PARTEHARTZAILEAK: Maite Peláez, Hondarribiko Turismo Zinegotzia
Ahuva Spieler, Espainian Israelgo Enbaxadako Kultur Agregatua
Miguel Soto, Hondarribiako Ostalaritza Elkarteko Presidentea

Hondarribiak martxo osoan zehar ateak irekitzen dizkio Israelgo sukaldaritzari. Berez gaztea den sukaldaritzak, mundu osoko sukaldaritzen eraginarekin, hiri gipuzkoar honetan Israelgo sukaldaritzako berezitasun berezienen mamiak aurkeztuko ditu sukaldari nagusienen eskutik:Omer Miller, Eval Lavie, Mika Sharon eta Yossie Eladengandik, hain zuzen. Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak antolaturik, Hondarribiko Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Israelgo enbaxadaren lankidetzarekin, martxoaren 9tik apirilaren 1era, sukaldaritza ona maite dutenentzat ukaezinezko hitzordua. Hondarribian.

DESCARGA DE DOCUMENTACION · DOKUMENTAZIOA DESKARGAZEKO:

Nota de prensa · Prentsa oharra http://www.hondarribiaturismo.com/descargas/NOTAPRENSA.doc

Fotografías · Argazkiak http://www.hondarribiaturismo.com/descargas/OmerMiller.jpg eta http://www.hondarribiaturismo.com/descargas/EyalLavie.jpg

La dirección web con la información · Informaziorako web orria http://www.hondarribiaturismo.com/israel/israel.htm

Lotsagabekeria hau guztia eskandalu hutsa da giza eskubideetan sinesten duen edozeinentzat. Prentsa oharrak argitzen duenez, gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa ere badu ekimenak. Ondo: ehunka eta ehunka haur bonbardatzeak, kaleak errugabeen odolez betetzeak, eta iaz Euskal Herritik joandako hainbat lagunek gure begiekin bertatik bertara ikusi genuen palestinarren aurkako eguneroko genozidioak, orain, Hondarribiko Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa eta laguntza du.

Milaka haur eta errugaberen odola Israelgo gastronomiaren eguneroko plater nagusia den bitartean, ez gara aspertuko esateaz: ISRAELI BOIKOT!!!

Hau da Israelgo gastronomia eta eguneroko menua, Hondarribiko Udalak ikusi nahi ez duen arren.

Aperitifa:

Lehen platera:

Bigarren platera

Postrea:

Genozidioa eta gerra krimenak zuritzeko dirua eta nazioarteko babesa edukitzeagatik, egindakoak ez dio genozidioa eta gerra krimenak izateari uzten.

Nahikoa da! ISRAELI BOIKOT!!!

Lotutako albisteak:

· Israel, hiltzen nauen eskua (urtarrilean hainbat hedabidetan argitaratutako iritzi artikulua).

· Euskal Herria Palestinarekin, elkartasunez (sinatzaileen zerrenda, Israelen aurkako boikota aldarrikatuz eta Palestinarekin zubiak eraikitzearen beharra nabarmenduz).

· Facebook, Hondarribia Turismo: ¿Qué sabes de la cocina de Israel? Erantzun batzuk, mundialak. Honako hau, esaterako: “Sabemos que son expertos en cocinar con productos como el aceite de oliba robado, entre otros, a los campesinos palestinos, gracias a sus colonias ilegales. Ilegales incluso para la comunidad internacional. Y por supuesto,su especialidad: palestino a fuego al dente de fosforo blanco. Ez al da lotsarik Hondarribian munduaren historia hurbilean sarraskirik handienetakoak burutu dituena gurera gonbidatzeko?”.


Ekintzak

Information

One response

2 03 2011
Ibon

Uste det, behingoz, Israel-Palestina-arabiarren arteko gatazkari buruzko eztabaida sakona burutu beharra dagoela gurean; jakina da Israelek txikizioak egin dituela, baina jartzen dituzuen irudi horiek, ETAk erasotutako casa-cuartel batekoak ere izan zitezkeen, edo Hamaseko batek bere burua supermerkatuan edo autobus publikoan lehertuta eragindako ondorioenak.
Alegia, ondorioez/erasoez/txikizioez/sarraskiez…. haratago, eztabaida zabaldu beharra dagoela.
Zilegia al da Israelgo estatua? Zein mugatan? Zeinek osatua?
Zilegia al da Palestinako estatua?Zein mugatan? Zeinek osatua?

Zein dira azken 65 urteetan hartutako erabakien jatorria (bai palestinar/arabeen erabakiak, Israeldarrenak, eta gureak)?
Halabaina, eztabaida hasi bezala, horrelako argazkiekin eztabaida saihestuko bada, bide batez, “arerioa”-ri iseka eginda, alperrik ariko gara.
Eta gurean, gai hau interesatzen zaienen espazioak, ez dira, tamalez, eztabaidarako aproposak izan.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: