· BDS: Israelentzat boikota, Palestinarentzat zubiak

4 03 2011

Gaur ezin hobeto ikusi da mundu mailako BDS kanpainak aldarrikatzen duena nola bete den Euskal Herrian: Palestinaren aurkako genozidioak irauten duen bitartean Israeli boikota egitea eta palestinarrekin zubiak eraikitzea aldarrikatzen du kanpaina horrek.

Bada, goizean, Hondarribian, Israel, su gastronomia en Hondarribia jardunaldiak salatzeko elkarretaratzea egin dute hainbat eragilek, jardunaldiak bertan behera geratu diren arren ekimena antolatze hutsa salatzeko eta Israelen aurkako boikot kanpaina sustatzeko.

[ argazkia: hondarribikohitza.info ]

Ia ordu berean, zubiak eraikitzearen eredu alai eta koloretsua erakutsi dute Arbizun. Palestinako Marda herriarekin senidetuta dago Sakanako herria, eta bertako eskolako eta ikastolako haurrek elkartasuna eta festa uztartu dituzte gaur, inauteriekin bat eginez. Pirritx, Porrotx eta Marimototsen bisita izan dute haurrek eta gurasoek, eta sudur gorriek Palestinan hasitako erreportajerako azken irudiak filmatu dituzte. Hunkigarria, benetan…

[ argazkiak eta bideoa: irrienlagunak.com ]

Israelentzat boikota, eta Palestinarentzat zubiak, kolorea eta maitasuna. Hori da palestinarrek eskatzen digutena. Hori da bidea. Denok elkarrekin: sentitu, pentsatu, ekin! Free Palestine!

Lotutako albisteak:

· Israelgo sukaldaritza ezagutzeko jardunaldiak suspenditu dituzte [ Hondarribiko Hitza, 2011-03-04 ]

· Cancelan por amenazas unas jornadas de la gastronomía de Israel en Hondarribia [ gezurra! El Diario Vasco, 2011-03-04 ]

· Hondarribiko ostalarien elkartearen oharra, jardunaldiak bertan behera utzi dituztela jakinaraziz [ hondarribiaturismo.com ]

· Israeli Boikota aldarrikatu dute Hondarribiko udaletxean jardunaldi gastronomikoak desegin arren [ bidasoamedia.info webgunearen albistea, sionisten aldekoek hackeatu dutena, webgune porno batera bideratuz ].

· Hondarribiko ostalarien elkarteak bertan behera utzi ditu isrraeldar sukaldaritzako jardunaldiak [ askapena.org, 2011-03-04 ]

· Israelgo sukaldaritzari buruzko jardunaldiak bertan behera geratu dira. Israeli boikot-aren beste garaipen bat! [ komiteinternazionalistak.org, 2011-03-03 ]

· Las jornadas de gastronomia de Hondarribia se han cancelado. Boicot a Israel! [ Euskal Herria Rumbo a Gaza ekimenaren webgunea, 2011-03-04 ]

· Suspendidas las jornadas de gastronomía de Israel en Hondarribia por “presiones” [ Noticias de Gipuzkoa, 2011-03-04 ]

· Hau ona da. Heldu ondo: Grupos proetarras afines a la “causa palestina” consiguen que se cancelen unas jornadas culturales dedicadas a la gastronomía de Israel que iban a celebrarse en la localidad guipuzcoana de Hondarribia [ paisvasco-informacion.com, 2011-03-04 ]

· Hau ere ona da: Canceladas jornadas para conocer la cocina israeli en la poblacion vasca de Hondarribia por amenazas de judeofobos [ izquierdasindogmas.blogspot.com, 2011-03-04 ]

· Aitor Kerejeta (EAJ-PNV), Israelek Espainian duen enbaxadorea babesten!


Ekintzak

Information

6 responses

6 03 2011
Ibon

Estatu arabeek, eta herri arabe kolonoak orohar (galdetu kabiliarrei), ez du berea ez den herriak estatua izan ahal dezan onartzen. Zergatik ez euskaldunak “iberia histórica” batetan urtu?
Juduak, erlijioaz haratago, nazioa dira (erlijioa haientzat, ataka historiko larrietan, guretzat euskararen parekoa izan da, helduleku eta biziraupen memoria, batez ere), eta gainera, bertan dute jatorria.
Bertako arabeek (deitu palestinar, baina kolonizazio arabeak asimilatutako jendartea da), beraiek nagusi diren estatu “plurinazionala” nahi lukete. Baina haien kulturak badu beste estatu batzuetan babesa. Non da judutar nazioaren babesa?
Hortik landa, dena eztabaidagarri (non, zein mugatan, zein sarraski -denak-, check point, eta abarrak):

Bukatzeko. Nahikoa slogan izan degu jada, umeak biribilketan manifara biltzeraino, dakusadanez.
Hel diezaiogun eztabaida zintzoari-
Stop inperialismo guztiak, baita arabea ere.

17 03 2011
gaRi2017

Aupa Ibon!
Leave a comment jartzeak ez du esan nahi sarrerak idatzi dituenak komentarioak erantzuteko inolako beharrik duenik.
Beste kontu bat da, zuk komentarioak idatzi eta nik erantzun ez izana zilegia ote den, edukazio eskasekoa ote den ala nahi duzuna.
Arrazoi osoa izan dezakezu “hurrengoan bere amonak idatz ditzala komentarioak!” pentsatzen baduzu.
Ez dizut azalpenik eman beharrik, baina esan ahal dizut komentarioak irakurri nituenean auskalo non nengoela, edo oso lanpetuta, eta hurrengorako utzi nituela, edo auskalo zer.
Berdin dio.
Ez da zure iruzkinek interesik ez dutelako, ez da eztabaida ekidin nahi dudalako, ez da “palestinarrak zoragarriak dira eta judutar estatua kriminal hutsa” parke tematikoan zoriontsu bizi garelako.
Ederki ezagutzen dugu Palestinako errealitatea. Ederki ezagutzen ditugu palestinar abertzaleenak omen diren horiek zein atzerakoiak diren, eta zer-nolako gizarte eredua aldarrikatzen duten. Bizardunez ari naiz, zehazki.
Eta ezagutzen ditugu genozidioaren eta apartheidaren aurrean ahotsa altxatzen duten eta duintasunez aritzen diren israeldarrak ere. Alberto Pradillaren El judío errado liburu ederra gomendatuko nizuke, herrialde haietako egoera ezkerreko israeldarren begietatik ikusteko eta ulertzeko ahalegin interesgarria.
Ez dagokit niri judutar nazioa babesteko eztabaida zintzoetan sartzea. Benetan: ez dut nahi, eta ez naiz sartuko.
Nazio Batuen Erakundearen erresoluzio ugarik zehaztu dute azken 65 urteetan hartutako erabakietan Israelek legez kanpo noiz eta zenbat aldiz jokatu duen, eta gaur egun ere nola jokatzen duen.
Ez naiz neutrala kontu honetan, eta ez naiz izango. Ezin dut.
Nire begiekin ikusi dut zer den hura. Nola bizi diren palestinarrak. Zer den genozidioa. Nola hiltzen dituzten egunero egunero egunera. Nola erretzen dizkieten motxilak eskola-umeei. Nola botatzen dizkieten harriak etxeetara. Nazien estilo gordinenean nola jazartzen zaizkien nekazari palestinarrei, behin eta berriro.
Etsipenez zein amorruz, negar egin dut azken hilabeteotan palestinarrengatik, batez ere palestinarren ahotik basakeriarik handienak entzun eta krak eginda, gehiago jasan ezinik.
Ez dira esloganak. Giza eskubideak dira. Basakeriak dira. Errespetua da. Besterik ez.
Eztabaidarako, lasai aurkitu beste leku, foro edo solaskideren bat. Ni ez naiz hasiko judutar nazioaren babesa non den galdetzen dutenekin denbora galtzen hasiko, ez behintzat palestinarren aurkako genozidioak irauten duen bitartean. Genozidioa amaitzen denean eta palestinarren eskubideak errespetatzen direnean, nahi duzuna, nahi duzuena.
Bitartean, eskertzen dizut blogean sartu izana eta idatzi izana.

19 03 2011
Ibon

Pozten naiz erantzun izana, ez zenuen derrigor erantzun beharrik, hori esan gabe doa. Labur, estatu Israeldarraren basakeriek dirauten bitartean gatazkaren jatorriari buruzko eztabaidarik ez duzula egingo diozu.
Zure eskubidea da.
Euskaldunok ere horrelako asko entzun eta nozitu behar izaten dugu (kotxe bonba baten ondorioak itsututa, gure eskubideen gaineko zentzuzko eztabaidarik ez).
Palestinarrei ere berdin gertatzen zaie, eta niri oso pobrea iruditzen zait, baina are pobreago, “manipulazio” hori jasaten duen batek (zuk, euskaldun gisa) egiten duenean.
Puntuz puntu sina nitzake palestinarrei egiten zaizkien basakerien kontrako aldarriak (forforoa, eta milaka basakeria).
Ez dut Alberto Padillaren liburua ezagutzen, baina pentsatuko duzun bezala, niri ere kosta egiten zait Israelen EXISTENTZIA defendatzen jardutea (EZ ZERTAN PRAXIA), bere biziraupen eta interesak defendatze aldera edozein aliaturekin jarduteko prest (izan) direnean. Hegoafrikako arrazistetik hasita, Galindoraino.
Inoiz, nonbait, eztabaida sano, zintzo eta jantzia izateko aukera izango dugulakoan (Bai EH-ri buruz, bai Israel/Palestinari buruz ere), jaso besarkada bat.
Ibon Ostolaza
Donostia

21 03 2011
gaRi2017

Aupa Ibon:

Nik ez dut esan estatu israeldarraren basakeriek dirauten bitartean gatazkaren jatorriari buruzko eztabaidarik ez dudala egingo edo onartuko.
Basakeria horiek irauten duten bitartean “judutar nazioa babesteko eztabaida zintzorik” ez dudala babestuko baizik.
Judutar nazioa. Hortxe baitago arazoaren koska handienetako bat. Erlijioa eta lurraldetasuna uztartzea.
Inork ez du arazorik judutarrekin. Ezta Palestinan bertan ere.
Okupatzaileekin dute arazoa, okupatzaileak direlako, eta ez judutarrak direlako.
Hori da sionistek etengabe leporatzen dietena palestinarrei eta hauen aldekoei: anti-semitismoa.

Juduak, niregatik, joan daitezela denak elkarrekin beste planeta batera, musulmanak, budistak edo kristauak bezala, erlijioaren izenean lurralde bat aldarrikatu, okupatu, eta bertan bizi direnei egundoko basakeriak egitea justifikatzen duten bitartean.
Denbora apur bat duzunean, irakurri artikulu hau: http://ttiki.com/25036
Barre apur bat egingo duzu behintzat, kontua serioegia den arren.
Izan ere, erlijio guztiek, frogatu ezin den sinesmen batean oinarritzen diren heinean, ez dute zertan aparteko eskubiderik izan, ezta munduko diru gehienaren kontrola izanda ere.

Besarkadak bueltan.

21 03 2011
Ibon

Aupa Gari:
Ni ateoa naiz, eta abertzalea, eta baita internazionalista ere.
Judutar erlijioaz haratago, hor badago nazioa (kulturala, hizkuntza, eta abar).
Sionismoa, hain zuzen ere, nazioaren biziraupenaren aldeko mugimendu politikoa da, EZ ERLIJIOSOA.
Gezurra da sionismoak erlijioa aldarrikatzen duela, lurraldea aldarrikatzeko. Hori, teokrata batzuek baino ez dute egiten.
Kontutan hartu beharra dago, bestalde, erlijioa izan dela, NAZIO judutarraren kasuan, beraien BIZIRAUPENA, MEMORIA KOLEKTIBOA eta lotura afektiboa mantentzeko izan duten elementu nagusiena (barreiatuta bizi izan dira judutarretako asko, eta kultur elementu ugari, dela hizkuntza, dela beste hainbat, bere “harrera komunitateetan” galduak zituzten).
Guk azken mendean hizkuntza “gurtu” dugun bezalaxe, azken finean, izaite kolektiboaren memoria-elementua.
Israelgo estatua ez da teokrazia, badira kristauak, eta baita musulmanak ere. Badira, noski, indar teokratiko politikoak. Baina ziur egon, “Palestina historikoa” balitz, “Love parade”-ak egiteko aukerak dexente murriztuko liratekeela (bizardunak tarteko). Tel Aviv hiri irekia da, askatasun indibidualak guztiz daude bermatuak (Gazan baino dexente gehiago, tamalez).
Laburbilduz, Israel ez da teokrazia, eta sionismoak ez du erlijioa erabiltzen, bere “lurrarekiko legitimitatea” aldarrikatzeko.
Eta judutarrek (ez erlijio taldea, kontuz), NAZIOA osatzen dute.
(Kroatek baino dexente elementu gehiagorekin, zer esanik ez Quebec-eko kolonoak, eta beste).
Begira Gari, nik uste det, tamalez, ezkerra itsutu egin dela gaur egun Israelek betetzen duen paper geoestrategikoa dela medio. Eta, esan gabe doa, Israelen aldekoetako asko ere, horregatik daude Israelen alde (musulmanen aurkako defentsa horma, eta hormarena, tamalez, literalki hartuta).
Ni anti teokrata naiz, nazio guztien existentzia bermatua nahi det, eta, tamalez, XXI. mendean, uste dut nazio bakoitzak bere lurraldea behar duela, biziraungo badu. Hebreo-judutar-Israeldar eta abarrak ere, noski.
Diru kontrolarena=Hor badago antisemitismo bat, nire ustez. Botere faktikoa gora eta behera, edozein konspirazio sinesteko joera dugu, gure ideologia indartzeko balio badu (11-Mkoa beste batzuek bezala).
Palestinan izan zara, ezta?
Galdera bat. Zergatik ez zuten Palestinako estatua aldarrikatu 1948an, gerra ondoren, Jordania eta Egiptoren menpe geratutako lurretan?

Benetan gonbita egiten dizut, Palestinaren aldeko taldeetan baldin bazabiltza, eztabaida zintzoa izateko. Ni ikasteko prest nago, eta baita iritzia zorrozteko/aldatzeko ere. Baina argudioak behar ditut.
(Zorionak Zubietakoagatik. Begibistakoa da lanak izango dituztela herri mugimendua desagertarazten).

9 11 2011
Manipulazioaren gainetik, gora herrien arteko elkartasuna! « kalaportu, itsasontzi gorri bat…

[…] Egun hari buruzkoak idatzita utzi nituen hemen: BDS: Israelentzat boikota, Palestinarentzat zubiak […]

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: