Bilduko hautagai batek, EAJko alkategaiari

2 05 2011

Espainiako Auzitegi Gorenak baliogabetu egin zituen atzo Bilduren zerrenda guztiak. Horren aurrean, Imanol Lasak, EAJk Zarauzko Udalerako aurkeztu duen alkategaiak, Azken erabakien harira izeneko testua idatzi du bere blogean.

Milaka zarauztarren oinarrizko eskubideak urratuta geratu arren alkatetzarako lehian abertzaleen botoa eskatzeko ausardia duenez, erantzutea ezinbestekoa iruditu zait. Hau erantzun diot:

Erraza da, Imanol. Ez dezagun dantzarik egin, eta kitto. Arduragabea bezain lotsagabea da izaten ari zareten jarrera. Atzo bertan, zuen alderdiak Bilduri zuzendutako mezu nagusia “biktimismoak alde batera uzteko” eskatzea izan zen.

Europan inork ulertzen ez duen egoera honetan, alkatetza lortzearren zuen hautagaitzari eustea ez da demokraziaren alde edo zarauztarren eskubideen alde egitea, norberaren patrikaren eta onuraren alde egitea baizik.

Bide batez, bihar Zarautzen “Eskubide guztiak guztientzat: ilegalizaziorik ez!” izeneko elkarretaratzea deituta dago, udaletxe aurrean. Zenbait alderdik bat egin dute dagoeneko deialdiarekin, baina Zarauzko EAJren erantzunik ez dugu jaso oraindik.


Ekintzak

Information

One response

2 05 2011
Ekai

Nik ere idatzi ziot, baina “partehartzearen” kanpeoiak ez dik nire ekarpena argitaratu nahi izan. Hortaz, hemen jartzen diat:

“Horrelako blog ponpoxoak ordaindu ahal izateko, batzuetan herrikideak traizionatu behar dira, ezta Imanol? Labi eta Xaporra adibidez. Edo Bildu orain. Edo Urtetako bizilagunak, edo Zubietakoak. Zintzotasunak ez du dirurik/aulkirik/trajerik ematen eta zuk ez dakizu horiek gabe bizitzen. Espero dezagun zuek bezalako politikari oportunisten garaia ahal bait azkarren atzean utzi eta iraganeko amesgaizto bezala gogoratzea.”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: