“Herritarren eta elkarteen lanaren lapikoa izango da Zarauzko Udala, ez oztopoa”

22 06 2011

Sanpelaioak gainean ditugunez, aurtengo festen egitaraua aurkezteko prentsaurrekoa eman genuen atzo, herriko hainbat elkarte eta eragilerekin batera.

Honako hau da Zarauzko Udalaren izenean hedabideen aurrean irakurritako testua:

“Azken asteotan, behin baino gehiago errepikatu izan dugun kontua da: herritarren artean du Zarauzko kulturak aberastasunik handiena. Zarauztarren borondatea da gure kultur azpiegiturarik onena.

Horren lekuko da, eguna joan eta eguna etorri, astez aste, hilabetez hilabete, urtez urte, bateko eta besteko elkarte eta eragileek egiten duten lana. Zarauzko agendari begiratu besterik ez dago.

Antzekoa gertatzen da bateko edo besteko festak iristen direnean ere. Izan sanpelaioak, izan Euskal Jaiak, izan auzoetako festak, eta antzekoak. Guztietan, beti dago lanerako borondatearekin ageri den herritar sorta ederra.

Zarauzko Udalak horien guztien ispilu izan behar du. Ez dugu zalantzarik: herri ekimen horiek guztiak batzea, eta horien ahalegina bideratzea da gure lana. Horiek guztiek herriaren alde egiten duten lana aitortzea, eta behar dituzten bitartekoak eskura jartzea. Auzoetako jai batzordeetatik eta gainerakoetatik behin baino gehiagotan esan eta aldarrikatu izan da, azken urteotan, ulertezina izan dela Zarauzko Udalaren jarrera: lanerako gogoa eta borondatea erakutsi izan duenari, lagundu beharrean, trabak jartzea askotan.

Horrekin amaitzeko ordua heldu da, eta udal berriak argitaratu duen San Pelaio jaien lehen egitarau honetan, hori islatu nahi izan dugu: hemen, hainbat elkarte eta eragileren lana eta konpromisoa bildu dugu. Inor baztertu gabe, eta Udalaren ateak denei zabalduta.

Horrek benetan gustu eta adin guztietarako egitarau bateratua osatzea ahalbidetu du. Egitarau berean aurkituko dituzue, esaterako, San Pelaioren aldeko Meza Nagusia, edota, ekainaren 28aren bezperan, jarrera homofoboak salatzen dituen les-gay-trans aldarrikapen eguna eta honen inguruko ekitaldiak. Eliza eta sexu askatasuna. Batzuei erabat urrunak irudituko zaizkien bi errealitate, biak egitarau berean.

Adibide bat besterik ez da, baina hurrengo lau urteotan Zarauzko Udalaren eta lan egiteko moduaren nondik norakoa zein izango den erakusten duena: herri ekimenari ahotsa emango diogu, herriko elkarte eta eragile guztien lana eskertuz, erraztuz eta bideratuz. Horrela soilik lortuko ditugu kolore eta gustu guztietako egitarauak. Herritarren eta elkarteen borondatearen eta lanaren lapikoa izango da Udala, ez oztopoa.

Mila esker, beraz, borondaterik onenarekin bateko eta besteko ekitaldiak antolatu dituzuen, antolatzen dituzuen eta antolatuko dituzuen elkarte eta eragile guztiei. Zuek gabe, Zarautz, askoz hutsagoa litzateke. Zuei esker, herri hau askoz koloretsuagoa da, gaur hemen ikus daitekeen bezala”.

AGERRALDIAREN BERRI HEDABIDEETAN:
· San Pelaioen aurkezpen prentsaurrekoa egin da [ Arraio Irratia, arraio.net ]
· San Pelaio parte-hartzaileak [ Urola Kostako Hitza, zarautz.hitza.info ]
· «Nuestra mejor infraestructura cultural son los vecinos y las asociaciones locales» [ El Diario Vasco ]
· Ekitaldiz jositako asteburua ekarriko dute San Pelaio jaiek [ Noticias de Gipuzkoa ]


Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: