Txapela jantzita, Odei Barrosok Tximas izan zuen gogoan Lizardi sarian

6 09 2011

Iraitz Gesalagaren senide eta ingurukoek bezala, haren lagunok ere  gozatu ederra hartu genuen pasa den ostiralean Zarauzko Zinema pilotalekuan. Odei Barrosok Tximas izan zuen gogoan bertsolari gazteen txapelketako azken agurrean, eta baita txapela jantzi ondoren ere.

Askok hunkituta entzun genituen bi eskaintzak. Izan ere, momentu ederra izan zen. Batetik, Odei Barrosoren lehen txapela zelako Zarauzkoa. Bestetik, txapeldunak hurrengo goizean sakabanaketaren errepideetan ehunka eta ehunka kilometro zituelako zain, Castellongo kartzelaraino, Tximas berarekin 40 minutuko bisita izateko zehazki. Bisitara Zarautzen eskuratutako txapelarekin joango zitzaiola abestu zuen txapela oraindik buruan zuenean:

Janzten didaten lehen txapela da,
malko bat nahi dut isuri,
etorri ezin den maiteari
besarkada bat, musu bi.
Iraitzentzako txapel zati bat
elkartasunaren zubi,
bihar bisitan joanen natzaizu
txapelarekin urduri (…)

Sari banaketa, Odeiren agurra osorik, kartzelako lana eta pasa den ostiraleko gainerakoak bertsoa.com bertso plaza dijitalean daude entzungai, hemen:
· Odei Barrosok jantzi du txapela (bertsoa.com)

Sarrera honekin lotura duten albisteak:
· Tximasen aldeko bertso saioa, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Odei Barroso eta Sustrai Colinarekin (2011ko otsaila)


Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: