Osasuna atez ate, mesedez

25 10 2011

Zarauztarren udal ordezkariak ez gara aspertuko biharko osoko bilkuran. Ohiko gaiez gain, bi mozio aurkeztu dituzte oposizioko alderdiek.

ETAri deusezteko exijitzen dio PSE-EEren mozioak, Udalari erakunde armatuaren ibilbidea gaitzesteko eskatzearekin batera.

PNVk, berriz, Udal Gobernuari eskaera zehatza egiten dio hiri hondakinen kudeaketari buruzko beste mozio batekin:  Zarautzen atez ateko bilketa sistema ez dela abiaraziko adieraz dezan. Mozioak ez du galbiderik. Irakurri nahi duenak, hemen du, osorik.

Orain arte errauste plantaren proiektua, zabortegi prehistorikoak, inondik inora iraunkorra ez den eta erabat defizitarioa den gaur egungo bilketa sistema, eta abar luzea inposatu duten horiek, orain, kezkatuta daude gure herriak edonorentzat eredugarri izatearekin. Antzuola marka guztiak hausten ari da Europan. Usurbil, Hernani edo Oiartzun ez dabiltza oso atzean. Eta orain arteko marka guztiak hausteak, herri horietan, badu izena: atez ate.

Hori da, gaur egun, zaborra ahalik eta gutxien sortzeko inguruan ezagutzen dugun hondakinen bilketa sistema eraginkorrena. Ez naiz sartuko oraingo sistemak sortzen duen zulo ekonomikoan, zabortegien inguruko arrasto ekologikoan, gehiago berziklatzeak udalari ekartzen dizkion diru sarreretan, atez atekoak sortzen dituen lanpostuetan eta antzeko argudioetan. Batean eta bestean gero eta gehiago diren zero zabor taldeak ederki ari dira kontzientziazio lan hori egiten. Beste batzuek interes zehatzengatik orain arte ezkutatu zigutena erakusten, argi eta garbi.

Gaur egungo bilketa sistema ez da iraunkorra, ez ekonomikoki, ez ekologikoki. Sortzen ditugun hondakinek irentsiko gaituzte laster, sistema errotik aldatu edo zaborra erraustu ezean. Bi aukera ditugu, beraz: sortzen ditugun hondakin guztiak  zabor bihurtu eta erraustu, edo hondakin horiek berziklatu, bildu, saldu, berriro erabili eta zaborrik ez sortzen ahalegindu. Ni bigarrenaren aldekoa naiz, eta atez ateko bilketa sistema da hori lortzeko orain arte ezagutzen dudan eraginkorrena. Besteak beste, inguruotako zero zabor taldeen lana kenduta, beste inork ez didalako serio gai honen inguruko daturik, informaziorik eta argibiderik eman.

Ingurumenean eta osasunean duen eraginagatik, gai hau serioegia da alderdi interesengatik eztabaida politikoan arma bezala erabiltzeko. Nahikoa da. Hiri hondakinen kudeaketak erantzukizuna eskatzen digu udal ordezkariei, eta ez nolanahikoa. Erantzukinez erantzun dezagun, argudio sendoekin, eta elkarrekin. Europan esan dezatela laster, badela herri bat Kantauri itsasoaren hegian, hiri hondakinen kudeaketan marka guztiak hausten dituena eta gainerakoentzat eredu dena.

Bihar ere aire garbia arnastu nahi dudanez, osasuna atez ate, mesedez.


Ekintzak

Information

2 responses

25 10 2011
joseba

aupa gari! bi konturen inguruko hainbat galdera hausnarketarako.
-PSE-k ETAren desagerpenaren inguruan sartu duen mozioa zergatik erretiratu du batzar nagusietatik eta ez zarauzko udal batzatik?
-eta atez ateko inposaketaren inguruan:
EAJ-k jada kanpainan bertan eta Urtetan eginiko agerraldian inposaketaren mezu berdina egin zuen, zergatik ordea herritarrek bozkatu zuten Bildu hain modu nabarmenez? Inposaketa gustokoa dutelako?
-Zaborrak lehiotik ezin zitezkeela bota arautu zenean inposaketa izan al zen? eta ondoren lurrean utzi beharrean edukiontzietan sartu behar zirela arautu zenean inposaketa suposatu al zuen? eta zaborra edo kristala edukiontziotan sartzeko ordutegia finkatu zenean inposaketa izan al zen? eta armairuak soilik asteazkenetan atera ditzakegula esan zigutean inposaketa izan al zen? eta OTA ezarri zutenean inposaketarik egon al zen? eta hondartzan zer egin daitekeen eta zer ez erabaki zenean hori inposaketa al zen?
-Eta guzti hori inposaketa izan bada zergatik piztu zai e hain berandu inposaketaren kontrako sena hau oposizioa nola egin ez dakiten horiei?
-tira, galdera gehiegi inposatzen ari naiz eta banoa lotara. aio pelaio

26 10 2011
gaRi2017

Mila esker, Joseba.
Bete-betean eman duk zerriak izan beharrean arduratsuak izateak inposizioarekin zerikusirik ez duela erakusteko adibideetan.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: