Zarautz, berriro ere jazarpen politikoaren laboratorioa

4 11 2011

20111104-054921.jpg

Hauteskunde kanpaina hasi da Hego Euskal Herrian. Bakean eta jazarpenik gabe egingo den lehenengoa dela irakurri diot iraganeko politiko gris horietakoren bati. Zarautzen behintzat, ez bakean eta ez jazarpenik gabe ekin diogu kanpainari.

Madrilera goaz hainbat lagun, Audientzia Nazionalerantz, autobusean, gaur goizean inputatu gisa deklaratu behar duten hiru zarauztarrekin batera, hauei babesa adieraztera. Gurekin Jai batzordeko kideak dira hirurak, eta aurtengo sanpelaioetan txosna eremuan sakabanaketaren aurkako pankarta bat ikus zitekeelako deitu dituzte. Sakabanaketaren aurkako pankarta bat, legea bete dadin eskatzen zuena, etxetik oso urrun dituzten herriko bost presoen argazkiekin.

Zarautz berriro ere jazarpen politikoaren laboratorioa da batzuentzat. Iraganeko errezetak erabiltzeko eta soka tenkatzeko esperimentua, beste behin ere. Bilduko hautetsien aurkako mehatxuak, edukiontzi erreak eta letra zein kolore susmagarriekin egindako pintadak, gazteen aurkako salaketa faltsu eta anonimoak, epaiketak, kondenak, irainak eta gezurrak agerkari digitaletan eta meza medioetan, leporaino armatutako militarren kontrolak behin eta berriro… Denak balio du eskuin muturreko hedabideei eta iraganeko diskurtsoei bazka emateko.

Gurekin jai dute ordea.
Irribarrez segitzen dugu.


Ekintzak

Information

One response

5 11 2011
Jarduera armatu guztiak eta inpunitatea ez dira amaitu, noski « kalaportu, itsasontzi gorri bat…

[…] Goizeko 04:30ean atera ginen Zarauztik, eta gaueko 21:48an heldu ginen abialekura, autobusean ehunka eta ehunka kilometro egin ondoren. Gurekin Jai batzordeko hiru zarauztar inputatu zituen asteazkenean epaileak, eta ostiralean Audientzia Nazionalera joateko deitu, deklaratzera. Atzo goizean idatzi nituen horri buruzkoak, autobusetik bertatik. Hemen irakur daiteke testua: Zarautz, berriro ere jazarpen politikoaren laboratorioa. […]

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: