Aurten ere euskara herren dabil Zarauzko Erdi Aroko Azokan

4 12 2011


[ argazkia: Urola Kostako Hitza ]

Euskararen Egunaren biharamunean, etsigarria da Zarauzko Erdi Aroko Azoka zeharkatzea. Erakusmahai gehienetan erdara soilik ageri da, iaz bezala. Ez dago aitzakiarik: huts egin dugu. Zalantzarik gabe, Udalarena baita erantzukizuna, zarauztarren hizkuntza eskubideak bermatzeko neurri eraginkorrak hartu ez izanagatik. Euskara zinegotzi bezala, lotsa sentitu dut gaur euskararen presentzia aztertzeko erakusmahai guztiak zeharkatu ditudanean.

Postu eta erakusmahai bakanetan ageri da euskara behar bezala. Beste batzuetan, nabari da gaztelera gailentzen den arren euskarari ere lekua egiteko ahalegina. Gehienetan, ordea, gaztelera hutsean daude oharrak, eskaintzak, kartelak eta gainerakoak. Desastre hutsa.

“Gauza batzuk ondo egin genituen, eta beste batzuk gaizki ez, oso gaizki egin genituen” adierazi zuen pasa den asteko udal osoko bilkuran Imanol Lasa zinegotziak, jeltzaleen bozeramaile gisara, pasa den legealdiaz eta Udal Gobernuaz ari zenean. Erdi Aroko Azoka da horren isla argia. Herriari bizia emateko eta bisitariak erakartzeko ekimen egokia da, baina lehen urtetik bigarren mailako herritarrak bihurtu gintuen euskaldunak. Ikasi dugu zer dakarren aurrekoek egindakoa bere horretan egiten segitzeak: gauzak batzuk ondo egingo ditugu, eta beste batzuk gaizki ez, oso gaizki egingo ditugu.

Negozio pribatuetan neurriak hartzea zailagoa den arren, Udalak antolatzen dituen ekimenetan erraza baita hizkuntza irizpideak betetzea eta euskaldunon eskubideak bermatzea: nahikoa da euskara bermatu ezean ekimenetarako baimenik ez ematea. Baimena lortu ondoren irizpideak betetzen ez dituena, berriz, oso kontuan hartuko da hurrengo eskaerak jasotzerakoan.

Herritarrei emandako hitzari zor diogu batetik, eta euskaraz bizi nahi duten zarauztar guztiei bereziki. Ea ikasten dugun.


Ekintzak

Information

2 responses

4 12 2011
Urtzi

Oso ondo egindako ausnarketa iruditzen zait. Euskara bermatzen den postuak egon ezkero, bestelako giroa egongo zelako uste osoa daukat. Giro ona zegoen, bai baina sekulako arantzarekin ibili naiz postu artean bueltaka… giro Euskaldunaren falta nabarmena sentitzen nuen. Horrelako ekitaldi batek sortzen zidan espektatiban, bigarren maila batean sentitzen nintzen. Arrotza, nere herrian bertan.

5 12 2011
Agirre.B

Iepe!

ba guztiz ados nitxok ta urrungo urteako beintzat baliyo baldin baik ba aurrea. urrungo urten aer gune euskaldunaua sortzeyaun danon artian! artikulua beintzat oso interesgarriya dek. enga ondosegi

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: