Xaporrak zarauztarren babesa jaso du semea ezagutzera ekarri dutenean

14 02 2012

Salaketa anonimo eta faltsu baten ondorioz iazko apirilaren 27az geroztik Espainiako kartzeletan bahituta eta herritik urrun duten Haritz Gartxotenea Xaporra preso politiko zarauztarra etxera ekarri dute gaur, duela aste batzuk jaio zen Ekhi semea ezagutzera.

Xaporrak bi ordu egin ditu etxekoekin eta senideekin, eta heldu denean zein berriro bueltan eraman dutenean zarauztarren babesa eta maitasuna jaso du etxe atarian.

Espainiako Polizia Autonomikoak, oraindik ere zakur amorratuen antzera ibiltzen ez duela ahaztu erakutsi du berriro Zarautzen, bildutakoen artean porrazoka. Nik bi jaso ditut, izterrean eta eskumuturrean, baina merezi izan du: autoaren leihotik bertatik bertara Xaporra agurtzea, maitasunez betetako musuak bidaltzea eta haren irribarrea bueltan jasotzea ezin ederragoa izan da.


[ Haritz, Ekhi eta Oiartz. Argazkia: @JoaquinFerrera ]

MAITE HAUGU, XAPORRA!!!

BONUS TRACK:

Espainiako Polizia Autonomikoak egurra eman zidan momentua ere filmatu zuen Argazki Press agentziako Gorka Rubiok bideo honetan.

Makilkadak from irudion on Vimeo.


Ekintzak

Information

3 responses

14 02 2012
ibai

Mila esker bertan egon zareten guztio Xaporraren senideon partetik. Semea ezagutzeak eta gu guztion babesa jasotzeak emango dio aurrera jarraitzeko indarra, ziur!

15 02 2012
Stinson

Mexikotik, asko poztu nau beri hau jasotzeak, animo Xaporra eta animo bere senideok!

15 02 2012
Ira

Oso une hunkigarria izan zen hura. Buru gainetik oin azpiraino dardaratxua…oraindik uhinak jarraitzen digu martxan. Xaporra eta Labi, eutsi! milesker kalaporturi, Xaporrari irribarrea eskaini eta bizipenak gurekin konpartitzeagatik. Ekhi, xalau!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: