Esto es lo que le hacemos a la prensa

16 02 2012

Zarautz, 2012ko otsailaren 14a. Salaketa faltsu eta anonimo bategatik Espainiako kartzela urrun batean preso daukaten Haritz Gartxotenea ‘Xaporra’ gazte zarauztarra herrira ekarri dute, etxera, hilabete eskas duen semea ezagutu dezan.

Bi ordu emango ditu etxekoekin eta senideekin, 17:00etatik 19:00etara, berriro bueltan eramango duten arte. Xaporrari babesa emateko eta maitasuna adierazteko dozenaka lagun bildu dira Zigordia kalean, presoaren etxe atarian, 18:45ak alderako. Espainiako Polizia Autonomikoa ere bertan da.

Prentsa akreditazioa dugun bi lagun gaude inguruan: argazki agentzia batekoa lehena eta euskarazko egunkari batekoa bigarrena. Egoera hartzen ari den neurria eta duen interes informatiboa ikusita, lanerako ordua da. “Hik argazkiak eta nik bideoak? Ala alderantziz?”. “Berdin zaidak”, eta azkenean bideoak grabatzekotan geratu naiz.

19:00ak hurbiltzen eta herritarrak gehitzen joan ahala hasi dira urduritzen ertzainak: atzera egiteko, hor geratzeko, hemendik ez pasatzeko, eta zakar hasi dira jendeari bultzaka. Jendea, berriz, ertzainei lasai egoteko eskatzen. Kamara piztu dut. Rec. Grabatzen.

Berehala etorri zait bat, eta bultza egin nau. Atzera egiteko. Prentsarako ari naizela esan diot, akreditazioa erakutsiz. Bale, ados, baina jende artera sartu behar dudala, eta akreditazioa zintzilik eraman. Zintzilik? Einnnn? Ezetz, ezetz…

Ez dago esan beharrik ere, noski, baina hau guztia betiko moduan: herritarrak euskaraz eta ertzainak erdaraz.

Ordua heldu da, giroa bero dago, baina herritarrek kantari erantzun dute, Haritz eskuburdinak jantzita etxetik atera eta auto batean sartu duten arte, dozenaka lagunen animo eta babes oihuen artean [bideoa, hemen]. Gaur maitasunaren eguna omen da.

Ertzaintzaren furgonetek inguratuta doa Xaporra daramaten autoa, Salegi kalean barrena, eta espaloiaren bi aldeetan, autoaren parean korrika, aurrerantz, zenbait ertzain. Segundo laurden batean memoriak atzera egin dit, orduan gose greba luzean zegoen Iñaki de Juana presoa Donostiako Ospitalera ekarri zuten egunera. Eszena oso antzekoa da: presoa daramaten ibilgailua Ertzaintzaren furgonetek inguratuta, eta ertzainak ondoan korrika, film yankeetan bezala. Donostia Ospitaleko egun hartan berria.info webgunerako grabatu nituen bideoez akordatu, antzeko zerbait egitea okurritu, eta bi aldiz pentsatu gabe presoa daramaten autoaren atzetik korrika hasi naiz. Auto barrutik Xaporra begira dagoela ohartu, eta ezin izan diot irribarre egiteko, autora hurbiltzeko, ukabila erakusteko eta animoak emateko tentazioari eutsi. Hiruzpalau segundo eskas izan dira.

Une horretan, ohartzerako, atzetik heldu nau norbaitek, lepotik, eta denda bateko erakusleihoaren aurka bultzatu. Ertzain bat da, aurpegia estalita eta peloteroarekin. Lasaitzeko eskatu diot, kazetaria naizela, eta akreditazioa ateratzea otu zait, bigarren ertzain bat ere inguratu den segundo bakar horretan. Erantzuna, antologikoa: “Prensa? ¡Esto es lo que le hacemos a la prensa!”, eta porrazoa eman dit izterrean. Gogor. “Ei, ei, ostia, lasai…”. Berdin dio, ez didate hitz egiten ere utzi. Beste kolpe bat dator, amorru guztia porra batean bilduta. Aurpegia babesteko besoa jaso dut, eta… ostia, hau mina! Eskumuturreko hezurra hautsi didate, eta badoaz.

Baina Argazki Press agentziako argazkilari batek grabatutako bideoan geratu da guztia.

Makilkadak from irudion on Vimeo.

Gerokoa, sare sozialetan ere kontatu nuen gainetik atzo bertan: mina, eskua mugitu ezinik, anbulatorioa, familia medikua, erradiografiak, erresidentzia, traumatologia, eta azkenean diagnostikoa eta ondorioa: eskumuturra hautsita, hilabete baterako igeltsua, eta hiru asterako baja lanean.

Familia medikuak atzo larrialdietako traumatologoek idatzitakoa ikusita, gaur egin dit epaitegirako partea, eraso baten ondoren ezinbestean egin behar dutelako:

· Dolor e impotencia funcional en brazo izquierdo.
· Dolor en muslo izquierdo, un hematoma en región posterior.
· En la RX fractura diafisaria de cubito izquierdo.
· Inmovilización con yeso anteobraquiopalmar.

Esto es lo que le hacemos a la prensa…


Ekintzak

Information

5 responses

16 02 2012
abertzalea

aupa xaporra!!!!!!!
gora euskadi askatuta!!!!!!!!!

16 02 2012
Iban Arregi

Aupa Gari, animo.

16 02 2012
XAPORRAREN BISITAN GERTATURIKOA | Zarautz Bidean | Egin Dezagun Bidea – Zarautz

[…] egurtu egin zuten .Irudi hauek hitzek baino gehiago balio dute baina hala ere, herritar honek bere blogean ere argi eta garbi azaltzen du gertaturikoa. Zabaldu albiste hau zure sareanFacebookTwitterCorreo […]

16 02 2012
Malen eta Pello

Aupa Gari! Zakur amorratu hauek ez gaituzte kikilduko. Haritzek hire animoak jaso zizkian eta ikusi zuen ere nola ostiatzen zintuzten. Besarkada.

17 02 2012
Conchi

Aupa Gari!!!! Animo….zure lana bikaina izan da animali hoien aurrean. Eskumuturrena konponduko da eta Haritzeri erakusitako babesa hor geratuko da betirako.
Muxu askoooooooo!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: