Txikira beti hordago!

6 07 2012

Gaur goizean zabaldu ditu ateak Sortaldea Kultura Eremuak, Zarauzko malekoian.

Garoa liburu dendako Imanol Agirrek ezin hobeto esan du, esaldi bakar batean, espazio berri honen asmoa zein den: malekoiaren kulturatik, kulturaren malekoira pasatu nahi dugu.

Hona gaur goizeko argazki batzuk, eta goizeko aurkezpenean esan ez dudana…

20120706-144239.jpg

20120706-144356.jpg20120706-144413.jpg20120706-144438.jpg20120706-144459.jpg

20120706-144558.jpg

20120706-144615.jpg

20120706-144641.jpg

20120706-144705.jpg

SORTALDEA KULTURA EREMUAREN AURKEZPENEAN PENTSATU BAINA ESAN EZ DUDANA

Politika egiteko modu berria iragarri genuen duela urtebete. Aldaketa. Udala eta udal ordezkariak herritarren zerbitzura egotea. Eta kulturaren kasuan, areago ere zehaztu genuen: herritarren artean du Zarauzko kulturak aberastasunik handiena. Zarauztarren borondatea da gure kultur azpiegiturarik onena.

Izan ere, herriaren beharretatik oso urrun ikusten genituen Kultura Sailak abiarazitako hainbat egitasmo.
Orduan hasi zen gaur zabaldu dugun Sortaldea Kultura Eremuaren historia.
Labur azalduko dut, merezi baitu.

Bilboko Guggenheim museoa diseinatzeko lehiaketa egin zenean, Frank Gehry arkitekto estatubatuarra gailendu zen, eta Wolf D. Prix arkitekto austriarraren proiektua geratu zen bigarren postuan. Egun batean, Zarauzko Kultura zinegotzi bati, Wolf D. Prix jaunari arantza hura ateratzeko aukera ematea otu zitzaion. Guggenheim handi hartatik 83 kilometro eskasera, Zarautzen, arkitekturaren historian lekua izango zuen proiektu berria diseinatzea proposatu zion. Kultura zinegotziaren eskutik Zarautzera egin zuen lehen bidaian, Euskal Herria ezagutu zuen. Musika Plazako taberna batean, terrazan, liluratuta begiratzen omen zion aurrean zeukan eraikinari eta hango mural handiari: Tourist, remember. This is not Spain. You are in the Basque Contry!

Arkitekto austriarra galdezka hasi zen, eta Kultura zinegotziak, Zarautzek eta Euskal Herriak sorgindu egin zuten. Onartu egin zuen eskaintza. Baietz. Diseinatu egingo zuen Guggenheim apalago bat, Bilbotik hurbil. Handik aurrera heldu zen nazioarteko arkitektoen lehiaketa, milioika pezetako kontratu garestien bilduma, Zarautz New York Viena Amsterdam New York bidaien sasoia, simposiumak eta abar luzea. Oskola zen garrantzitsua, Wolf D. Prix eta Zarautz distiratsu ager zitezen Europan. 21 milioi euro. Handira egin zuten apustu Kultura zinegotziak eta Zarauzko Udalak, eta galdu egin zuten. Zarauztarrok galdu egin genuen. Gaur, hainbat urte geroago, Zarautzek ez du herriaren beharrak asetzeko moduko agertokirik, zinemarik, kultura azpiegiturarik. Wolf D. Prixen ordezkariekin sinatutako kontratuak eteteko ehunka mila euroko zama astuna besterik ez. Eta tomateak, letxugak eta kalabazak faraoien eraikin harentzat gorde zuten lekuan. Kultura zinegotzi baten gutizia izan zen hura, eta huts egin zuen.

Iaz, Zarauzko Udal Gobernura heldu ginenean, 2011ko aurrekontuetan, sarrera gisara, zenbait udal eraikin saltzea aurreikusita eta onartuta zuen aurreko Udal Gobernuak. Alderdi guztiek osatzen zuten Udal Gobernu bateratu hark, dena esaten hasita. Saltzea aurreikusitako eraikinetako bat hau zen, gaur dagoeneko Sortaldea Kultura Eremua dena. Kuriosoa da, baina oraintsu, lokal hau kultura ekimenetarako erabiltzea proposatu du alderdi batek. Iazko hauteskundeak arte Udal Gobernuan zegoen eta lokal hau saltzea aurreikusita eta onartuta zuen alderdi batek. Batzuen hipokrisiak ez du neurririk.

Guk ezetz erabaki genuen. Ez genuela udal eraikinik salduko. Zarauztarren beharreratako egokitu beharko genituzkeela. Eta Kultura zinegotzia, pertsonalki, lokal honekin tematu zen. Bere apalean, Zarautzentzat eta kultur ekimenentzat gune aproposa iruditzen baitzitzaidan. Erakusketetarako, sormenerako, hitzaldi eta aurkezpenetarako, eta abar. Azken hilabeteotan, Sortaldea izango denari forma ematen joan gara. Asmo arranditsurik gabe. Guztion artean osatu beharko dugun egitarauarekin. Herritarrentzat eta herriko kultur adierazpenentzat lekua izango duen espazioarekin.

Sortaldea zer den, nola funtzionatuko duen, kudeaketa nolakoa izango den, erakusketari buruzkoak, liburu irekiak, artisauen gunea eta gainerakoak, ekimenaren webgunean zehatz azalduta daude: kulturazarautz.org/sortaldea helbidean.

Gure kultur azpiegiturarik onena zarauztarren borondatea dela sinetsita, gazteagoa zenean Joxe Ripiau taldearekin Txikira beti hordago! abesten zuen Kultura zinegotzi baten gutizia da hau. Txikira egin dugu apustu. Ea oraingoan irabazten dugun. Hasteko, Sortaldea Kultura Eremua irabazi dugu behintzat, itsasontzi irekiak diren liburuekin, erakusketa batekin, artisauen bilgune den aretoarekin, mamitzen ari den egitarauarekin…

Malekoiaren kulturatik, kulturaren malekoira pasatu nahi dugu. Ezin da zehatzago esan.

20120706-205937.jpg

20120706-205958.jpg

20120706-210020.jpg


Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: