Zarauztarren erdiak hitz egiten du euskaraz kalean

25 07 2012

Soziolinguistika Klusterreko Belen Urangarekin batera, gaur goizean aurkeztu ditugu Zarauzko hizkuntza erabileri dagozkion datuak, azken kale neurketaren arabera. Hauek dira daturik nabarmenenak:

· ZARAUZKO hizkuntza-erabileraren kale-neurketaren arabera, %50,0koa da euskarazko erabilera. Gaztelaniarena %48,54, beste hizkuntzena %1,5.

· Euskara gehiago erabiltzen da Zarautzen (%50,0), Euskal Herrian (%13,3), EAEn (%16,1) eta Gipuzkoan (%32,7) baino, alde handiarekin, gainera.
· Eskualdeko datuekin alderatuta, ordea, Zarautzen euskara gutxiago erabiltzen da gaur egun, Urola Kostan baino (%71,5).
· Adinaren arabera aztertuz gero. Haurrak (2-14 urte) eta gazteak (15-24 urte) dira euskara gehien erabiltzen dutenak: haurrek %68,5 eta gazteek egindakoen %53,5.
· Helduek eta adinekoek gutxiago erabiltzen dute euskara: helduek %41,8 eta adinekoen %37,9.
· Haurrak eta helduak nahasian daudenean haurrek hitz egiten dutenean entzuten da gehien euskaraz Zarautzen (%75,3).
· Ondoren, haurrez osaturiko taldeek (nagusiak ez daudenean, alegia) (%69,9).
· Gutxien nagusiek soilik osatutako taldeetan entzuten da (%35,8).

· Zonaldearen arabera, berriz, hau da kale erabileraren emaitza:

Nahi izanez gero, beheko irudiaren gainean klik eginda eskuratu daiteke osorik Soziolinguistika Klusterraren txostena, PDFan.


Ekintzak

Information

One response

25 07 2012
Tarratian

Uste dut oker bat egin dela informazioa titularrera eramatean. % 50 da ELKARRIZKETEN proportzioa, ez hiztunena. Erabilera hori izanik, proportzio horren erro karratua da hiztunen proportzioa, alegia zarauztarren % 71k erabiltzen duela euskara kalean. Erabiltzaileak % 50 ablira, kale-erabilera % 25ekoa izango zatekeen.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: