Resumen en castellano, por favor

1 08 2012

Zarauzko eta Debako Udako Musikaldiak aurkeztu ditugu gaur eguerdian hedabideen aurrean, Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendari Garazi Lopez de Etxezarretak, Debako alkate Maider Zubikaraik eta hirurok.

Euskaraz egin du aurkezpena Garazik, eta gazteleraz itzuli du gero esandakoa, Maiderri eta niri hitza pasatu aurretik.

Euskara hutsean hitz egin du Debako alkateak, eta amaitu eta niri hitza pasatu didanean, gazteleraz ere egiteko eskatu dio kazetari batek. Zubikaraik gazteleraz laburtu dio euskaraz esandakoa.

Nik ere euskaraz hitz egin dut, eta amaitu dudanean, kazetari berak eskaera bera egin dit, gazteleraz ere egin ote dezakedan, “por favor”. Tira, gutxienez, mesedez eskatzeko detallea izan du. Uko egin diot eskaerari, noski. Horrelako kasuetan, hizkuntza politika ausarta eta euskalduna izan ezean, burutik behera nahi duten guztia egingo digutela sinetsita. Pentsatu dut ez dakidala zein hedabideetakoa den, baina Gipuzkoako Foru Aldundiak eta bi udalek deitutako prentsaurreko batera euskararik ez dakien kazetari bat bidaltzeko gibela behar duela bere erredakzio buruak edo arduradunak. Pentsatu, eta esan ere egin diot, gainerako guztien aurrean.

Prentsaurreko agerraldia amaitu dugunean, itzulpena eskatu duenak eta beste zenbait kazetarik alde egin dutenean, El Diario Vasco egunkariko bi kazetari hurbildu zaizkigu. Bat kazetaria, bestea argazkilaria. Prentsaurrekoaren bideoa egin behar dutela, eta ea bakoitzak minutu bateko laburpena edo kortea eskainiko diegun, esan duguna laburtuz. Baietz esan diegu. Eta errepikatu egin da, bere horretan, prentsaurrekoan gertatutakoa. Euskaraz soilik egin ditut nik adierazpenak, beste bi mahaikideek ez bezala. Lepoa jokatuko nuke, beste bien korteetatik desagertu egingo dela euskara, eta gaztelerazko bertsioa soilik entzun ahal izango dugula.

Bideoa grabatzea amaitutakoan, El Diario Vasco egunkariko kazetaria etorri zait, adeitsu, barkamen eske. Ulertzen duela nire jarrera, bera praktiketan dagoela, Bizkaitik hona bidali dutela, eta sentitzen duela euskara ez jakitea. Benetan esan didala iruditu zait.

Editatu eta webgunean jarri behar zuten bideoa ikusteko desiatzen nago…


Ekintzak

Information

3 responses

1 08 2012
jude

Kaixo Gari:

Jarrera ausarta zurea, zorionak. Euskara etzekien kazetaria ere, azaldu dizun jarrera zintzoa izan baldin bada, modu adeitsuan hartu izana espero dut; euskara jakin ez arren, harekiko jarrera abegikorra azaltzen duena lagundu behar dugula uste dut.

2 08 2012
Itzain

Bikain! Zorionak.

14 08 2012
Aritz

Aupa, Gari!

Segi holaxe, adixkide! Earki ari haiz ta! Azken aldin españolista dexente zebiltzek hiri zeako zeak ikuitzen, baño jakintzak gu hirekin gaudela. Bejondeikela!!!

Aritz

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: