Gipuzkoa eta komunikazioa

21 10 2012

Euskal erdiko legebiltzarrerako hauteskundeak izan dira gaur. Gipuzkoan EH Bilduk izandako emaitzen inguruan, sare sozialetan zabaltzen ari diren mezuen artean, zer pentsatua ematen ari zaizkit batetik eta bestetik kontu bera aipatzen duten mezuak.

Honelakoak irakurrita, lehenik eta behin, komunikazioan aritzen diren lagunen lan eskerga nabarmendu eta eskertu nahiko nuke, ia baliabiderik gabe, inurrien antzera, erauntsiaren erdian egiten ari diren lana aitortuz.

Esango nuke, ordea, nonbait ez garela ohartu oraindik Gipuzkoan eredu neoliberalaren eta porlanaren zein eraikuntza enpresen inguruko lobbyak zenbaterainoko indarra duen. Errauste plantaren alde eta hondakinen kudeaketan benetako aldaketa ekar dezakeen edozein mugimenduren aurka Gipuzkoako egunkari salduenak egin duen lana aztertzeak, kazetaritza fakultateren batean tesi bat egiteko adina emango luke.

Horren aurrean EH Bilduk dituen baliabideak, berriz, hutsaren hurrengoak dira, udal eta erakunde askotan behar bezalako garrantzia ez zaiolako eman alor honi, nire ustez behintzat. Izan ere, munduko arraunlari onenak izanda ere, enbata basatienaren erdian alferrik ariko dira lau lagun batel batean boga eta boga, itsasoak astinduta. Oso serio hausnartu beharko genuke zenbateraino ditugun bigarren mailara kondenatuta lan horretan ari diren profesionalak.

Gipuzkoako lehen indarra oraindik EH Bildu den arren Gipuzkoako eztabaida politikoa batez ere egunkari zehatz baten zelaian izatea, egunkari horrek behin eta berriro ezartzen dituen arauekin eta bitartekoekin, oso serio hausnartu beharreko aldagaia da aurrera begira herritarrengana iritsi nahi bada eta hautestontzietan ere horrek isla izatea nahi bada.

Autokritika dosi bat gehituta, noski.

Bihar astelehena da.
Denok lanera!


Ekintzak

Information

3 responses

22 10 2012
jude

Komunikazio akats larria litzateke adibidez Zarautzen, 30 urtean Donostiara kotxez joateko Goierritarrek ez bezala peajea ordaindu behar izan duen herri batetan, injustizia hori ahalbidetu dutenek irabaztea.

Baina Zarautzen, litekeenez, hurrengo udal hauteskundeetan atez atekoaz hitzegingo da, ezker abertzalea defentsiban. Hitzegin beharreko gidoia haiek ezarri eta itsu-itsuan hor sartzea dugu akatsetako bat.

22 10 2012
komunikatzailea

Barka baina Bilduren emaitza komunikazio arazo bati lotzea txiste bat iruditzen zait.

Kalkulu konplexurik egin beharrik gabe ezker abertzaleak idatzizko 2 komunikabide ditu: berria eta gara, zeinak besteak beste, telebistan egin diren eztabaida guztietan ordezkari bana izan duten. Hamaika telebista ere ez ahaztu…

Gipuzkoako udalen %90an eta foru aldundian dagoen alderdiak komunikazio arazoa badu, zer esango dute besteek?

Ezker abertzaleak historikoki ona izan duen zerbait badu, komunikazio eta mobilizaziorako gaitasuna izan da!

Baina beno, ez erreparatu gobernuan egonda oposizioa eginez politika egiteko “modu berri” horri. Denek argi dugu zaborraren kudeaketa dela krisitik ateratzeko bidea.

Animo eta komunikatu!

24 10 2012
Iulen Lizaso Aldalur

Komunikatzaile: estimatzen det zurekin komunikatzeko luzatzen dezun gonbidapena, berari helduta hemen nauzu zure bueltan esperoan, baino aurrez aitortu behar det nere erantzun-idatzia akatsez josita egongo dala, baizik alfabetatu gabeko euskaldun zar bai izanda, ez naiz gai txukun idazteko, baina tira…

Zuk egiten duzun kalkulu xinplegia eginda bakarrik iritzi daiteke iritzi zeran balorapen eta diagnostiko barregarrira.

Gipuzkoako herritarrari irixten zaion informazioa ez dago zenbat komunikabide dauden araberan. Zuk aipatzen dituzu ezker abertzaletik gertu dauden bi komunikabideak: GARA eta BERRIA; gehituta PNVek gertu dituen beste biak, gipuzkoarrok orokorrean idatzizko informazioa jasotzen dugu lau “iturburu” mediatikotik.

Zure “axioma” eta kalkulotarako erabiltzen dezun oinarria kontuetan izan da, lauen bidez sei izen bazitugun gauzak berak azaltzen informatuagoak egongo ginan ez da?.eta zure narrazkeria ezker abertzaleak mobilizazioarako eta komunikazioarako daukan gaitasuna, biak “pak” batean sartzea nahaztea da. Mobilizazioa soilik bere eskuetan dago; herritarrei irixten zaion komunikazoa aldiz “bozero” mediatikoetan, baizik naiz eta batek asko komunikatu nahi badu bidea ez bazaio jartzen….¿zer egingo zenduke 18 AHT garagean trenbiderik gabe?. Diario Vasco´k gainera esigitzen dio Foru Aldundiari exklusibitatea, neurria, zuzenketa, eguna eta ia ia edukia.

Adibide bat: Gipuzkoan EH-BILDUK eta PNV parekatuta geratu dira autatuetan eta antzekoa botoetan. Pentsatu dezagun lehenbizikoak Berria eta Gara bakarrik irakurtzen dutela ( bi egunkari), eta bigarrenak Diario Vasco eta Noticias de Gipúzkoa bakarrik (bi egunkari)….

Komunikatzaile, benetan pentsatzen duzu, Gipuzkoan puri purian dauden gaiak (atez ate, errautskailua, fiskalitatea eta iruzurra fiskala, lan apurketa eta prekarietatea, iruzur istituzionala eta ondorioak utzitako zorretan errepidetako sailean bereziki, erreskailua eraikitzeko kontratoan sinaketa eta dela bi urte bukatutako zegoen Maltzagako autopista eta beste batzuek eraikuntzari emandako 70 milloi euro azken momentuan jakinda eta gero bi kasuetan BILDUk irabazi zuela Gipuzkoan….)…mediatiko bikote batetik eta beste bikotetik berdin iritsi zaiela bi gipuzkoar taldeei ?

Bukatzeko: ¿zer diozu ausnarketa egunean Diario Vasco´n aspimarratutako albistean burua: “Gipuzkoa sigue destruyendo empleo” eta gutxiek irakurtzen duten eduan laburpenak dio Bizkaiak azkoz gehiago eta Neurri txikiagoan Arabak ere? ¿irakurri aldezu zerbait DV´n Gipuzkoa izan dala lurralde bakarra estatuan aurreoko kanpainan ordaintzaile kopuru berdinakin eta zergak igo gabe, aurtengoan 11 milloi euro gehiago jaso ditula? abokatuak, medikuak, dentistak, … orain harte bataz besteko 12.000 euro urtean deklaratzen zuten… BLDUKIn…hilean.

Urtean zear irakurri dugu Gipuzkoan bisitatzaileak jetxi direla nabarmen….. kaleak ez zuen hori ezaten, hostalaritzak ere ez.. Diario Vasco´k geratu gabe. Diputazioan gehiegiko apaltasuna, sintzotazuna edo aulezia medio, sahiatu naiz nere aldetik nola bait muturra sartzen foroetan eta iritzi idatziak bidaltzen, hanbesteko manipulazioarl herritarretan duen eragina pixka bat…. KONPENSATZEKO,,, urtean pasara (30 urte) bakardade argumentalak kijotean sindromea eragiten dit, eta atze pausora ematea derrigortzen dit, jakinda ala ere gertuago sentitu nahiko nuke multzoa urruti dagoela…. eta horrela ikusten detela nere fantasia ikuspegitik edo…. tamalez derrigortuta azaldu behar det hemen nere sakoneko sentimentua…. ezker abertzalekoak merezita daukagu eta autokritika baten ondorioan ausnarketa sakon bat egiten ez badugu, ETAri mediatiko arloan ordezkantzen dioten beste mutturreko indarrak narratzan eraginak zapustuko dituzte beste 35 urteetako gure apustu…. gutxienez…. sintzoa.

Ongi izan eta erantzunerako Iulen Lizaso´k hemen luzatzen dizu bere gonbidapena…. posible badezu ironia “punttu” hori zure lagun arteko txiste kontaketarako utziaz.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: