Itsasoa eta lurra, hondakin nuklearren zabortegi bihurtuta

20 06 2013

Aste honetan jakin da: Garoñako zentral nuklearra itxi egingo dute, “arrazoi ekonomikoengatik”.
Espainiako Industria Ministerioak jakinarazi du ezin dituela legezko epeak bete zentral nuklearraren baimena luzatzeko, eta uztailaren 6a baino lehen emango du itxieraren berri.

Zentral nuklearra itxita, orain, zentrala erausteko lanak eta hondakin nuklearren auzia geratzen dira argitzeke. Izan ere, Araba Garoñarik Gabe taldeak nabarmendu duen arren, itxiera berandu datorren arren, gizartearentzako berri “pozgarria” da, eta orain zentrala eraisteko neurriak hartzeko ordua dela iritzi dio. Plataformaren ustez, eraisketa egiteko segurtasun neurriak Iberdrola eta Endesak -Nuclenor enpresaren jabeak- ordaindu behar dituzte, orain arte Garoñaren kontura eskuratu dituzten irabaziekin.

Izan ere, energia nuklearra kudeatzen eta horrekin etekinak lortzen dituzten enpresek, gehiegitan eskuak garbitzen dituzte behin ustiapena amaitzean, energia nuklearra sortzeko eragindako hondakin nuklearrek urte askoan irauten duten arren eta askotan kontrolik gabeko zabortegi nuklearretan amaitzen duten arren.

Energia nuklearraren auzia beti gardentasunarekin bideratzen dela jakinarazten duten arren bateko eta besteko gobernuek, errealitateak besterik erakusten du. Istripu nuklear sonatuenen kasuan (izan Txernobilgoan 1986an edota Fukushimakoan 2011n), edota hondakin nuklearren isilpeko zabortegien kasuan, benetan gertatutakoa ezkutatzeko eta herritarren osasuna auzitan jar dezaketen informazioa isiltzeko ahalegin nabarmena ikusi da hainbat eta hainbat aldiz.

· Txernobil: Hiroshima 500 aldiz

Istripu nuklear sonatuena, oraintsu arte, Txernobilgoa izan da.
1986ko apirilaren 26an, Hiroshimako bonba atomikoak baino 500 aldiz erradioaktibitate gehiago zuen leherketa gertatu zen. 31 lagun hil ziren, eta 135.000 lagun mugitu behar izan zituzten beraien bizilekuetatik. Europako hainbat herrialdetara heldu zen erradioaktibitatea.

Hona hemen Iker Jimenez kazetari gasteiztarrak eta Cuarto Milenio saioko lan-taldeak egin zuten dokumentala: Chernobyl, la noche del fin del mundo.

Energia nuklearraren arriskua balizko istripuen arabera neurtzen da batez ere, baina inork gutxik hitz egiten du hondakin nuklearrei buruz, gero eta gehiago dauden arren, bateko eta besteko zabortegietan. Itsasoa eta lurra, hondakin nuklearren betetzen ari da. Badira hondakin nuklearrez betetako urpekontziak hondoratuta dituzten portuak, batean eta bestean.

Murmansk: el final del Octubre Rojo dokumental honetan, zehazki, Errusiako urpekontzi nuklearren hilerri eta portu handienari buruzko datu izugarriak ematen dira.

Beste dokumental honetan ere ederki ageri da hondakin nuklearren arriskua nolakoa den eta arazoari zein arin heltzen zaion: La pesadilla de los desechos nucleares.


Hondakin nuklearren jatorria:

Hondakin nuklearrez ari garenean batez ere zentral nuklearren hondakinak aipatzen baditugu ere, hiru jatorri dituzte hondakin nuklearrek:

· Hondakin nuklearren jatorria eta energia nuklearra (euskarazko wikipediatik).

Hondakin nuklearren jatorria

Zentral nuklearretako aplikazio energetikoetatik. Hondakin erradioaktiboen zati handiena energia elektrikoa sortzeko erregai nuklearrak pasatzen dituen faseetan eta zentral nuklearren eraisketan produzitzen da: hondakin horien guztirako produkzioaren %95 ingurura iristen dira.

Aplikazio energetikoez bestelakoetatik.Hiru jarduera motatan erabiltzen diren isotopo erradioaktiboetatik datoz: ikerkuntza, medikuntza eta industriatik. Horiek hirurek sortzen dituzten hondakin erradioaktiboen munta %10 baino txikiagoa bada ere,hondakinen kudeaketa zorrotz-zorrotza izan behar du.

Erradioaktibitatea

Gorputz batzuk emititzen duten energia da, eta erradioaktibitate naturala edo kanpo interbentzio baten eraginarengatik izan daitekeena. Mota hauetako materialak bizidunentzat kaltegarriak izatera irits daitezke. Erradioaktibitatea H. Becquerelek aurkitu zuen 1896an.Erradiazioek giza gorputzari eraginiko kaltea erradiazio dosi izeneko magnitudez neurtzen da eta dosi hori Sieverta (Sv) deritzon unitatean neurtzen da.Erradioaktibitatearen arriskua honetan datza, alegia, erradiazioak giza gorputzeko zelulak kaltetzean eta, ondorioz, gaixotasunak sortzen, adibidez: larruazalaren zahartzea, babak ateratzea, erredurak jasatea, minbizia…

A radiation monitor, placed by a photographer, is seen next to a damaged house and flowers at a devastated area hit by earthquake and tsunami in Minamisoma

Gai honekin lotutako informazio osagarria:
· Garoña itxi egingo dute, “arrazoi ekonomikoengatik” (Berria, 2013-06-19).
· Las 115.000 toneladas de basura radiactiva olvidadas en el Atlántico Nordeste (esmateria.com, 2013-05-07).
· Chernobyl: la noche del fin del mundo (ikerjimenez.com).
· Fukushima Daiichi nuclear disaster (wikipedia, ingelesez).
· Chernobyl disaster (wikipedia, ingelesez).
· Hondakin nuklearrak begibistatik kendu nahian (zientzia.net, 1997-10-01).
· Hilerri nuklear honetan gorpuek ez dute lo gozorik (Gorka Bereziartua, Argia, 2013-04-05).
· Hondakin nuklearrak (euskarazko wikipedia).
· La policía desmantela un red de material nuclear en el País Vasco (ajuezr.com).


Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: