Adiorik ez, Madiba

25 06 2013

Nelson Mandela ez da inoiz hilko.
Ezinezkoa da.
Betiko geratuko da Historian. Maiuskulaz idazten den horretan.
Handietan handienek lekua duten horretan.

Askatasunaren eta duintasunaren ikur da Mandela.
Zapalduen borroka guztiek eta gatazken konponbiderako urratsek ispilua aurkitu dute Madiba handiaren bizitzan.

Ez naiz analisi luze eta sakonetan hasiko.
Hamalau urte nituenean deskubritu nuen Peter Gabrielen Biko abestia, eta haren ondotik Steve Bikoren bizitzari buruzko filma. Apartheida, Hego Afrika, eskubide zibil eta politikoen aldeko borroka.

Askoz geroago heldu ziren edo ezagutu nituen Mandelaren Afrikak (Susak argitaratutako liburua hemen, osorik, sarean), liburuak, biografiak, 46664 zenbakiak, abestiak eta gainerakoak.

Baita apartheidaren aurkako borrokari buruzko film eder askoak ere.
Catch a fire, esaterako.

Catch a fire filmaren trailerra, gazteleraz: Atrapa el fuego.

Edota berradiskidetzeari eta herriaren etorkizuna bakean eta elkarrekin eraikitzeko beharrari buruzkoak: Invictus epikoa bezalakoak.

Hego Afrika, guztietan.
Apartheidaren aurkako eta askatasunaren aldeko borroka.
Eta inoiz ahaztuko ez dugun burkidea: Madiba lehendakaria, Nelson Mandela.

Azkenetan omen dago. Heriotzaren magalean.
Baina badakigu ez dela hilko.
Ezinezkoa da.
Beti iraungo du bidegabekerien aurrean borrokarako deia egin eta eta begiak zabaltzen dituen edonoren erresistentzian.
Beti iraungo du zauriak sendatzen eta aurkariari eskua luzatzen saiatzen den edonoren ahaleginean.
Beti iraungo du 46664 zenbakirik gabe ere preso batek betetzen duen ziega bakoitzean.

Nelson Mandela eredu da guztiontzat, guztiagatik.

madibaohore


Ekintzak

Information

One response

2 07 2013
jude

…eta hau bere erakundearen izena, memoriaz ari garela:
Umkhonto we Sizwe (MK)

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: