Gustav itsasontziaren historia, laster Cuarto Milenion

8 04 2014

Cuarto Milenio saioko kazetariak Zarautzen izan ziren atzo, Gustav itsasontziaren historiari buruzko erreportajea filmatzen. Bizpahiru aste barru emango dute telebistan.

20140408-100947.jpg
[otsaileko eta martxoko itsasaldiek agerian utzi dute 1874an hondoratutako Gustav itsasontziaren hezurdura]

Misterioa, kondairak eta ezkutuko kontuak gustukoak ditudanez, urteak dira Milenio3 irratsaioa eta Cuarto Milenio telebista programa ia hutsik egin gabe jarraitzen ditudanetik. Atzokoa, bada, egun berezia izan zen niretzat: Enrique Echazarra eta Javier Perez Campos kazetariak Zarautzen izan ziren, 1874an hondoratutako Gustav itsasontziaren historiari buruzko erreportajea grabatzen, eta arratsaldean eta gauean haiekin egoteko aukera izan nuen.

Noizbait pasatu nizkien bideo, testu eta erreferentzia guztien harira (ikus ‘Gela Urdina, Narros jauregiko ate iluna’  sarrera, blog honetan bertan), hilabeteak dira Milenio3 eta Cuarto Milenioko lan-taldea Narros jauregiko Gela Urdinari eta bertako kontuei buruzko erreportajea grabatu nahian ari denetik. Narros jauregiaren jabeetako batzuk prest daude, baina beste batzuk ez, eta hor ari gara azken hilabeteotan, baimena kudeatzeko ahaleginean.

Horretan gabiltzen bitartean, otsaileko eta martxoko itsas denboraleek Gustav itsasontziaren arrastoak utzi dituzte, eta Zarauzko hondartza hondoratutako itsasontzi askoren lekuko izan denez eta Gustaven hezurdura 140 urtean itsasoak eta hareak ezkutatuta eta babestuta egon denez, gai polita iruditu zaie lantzeko. Bereziki, itsasontziaren kapitainak erre zituen paperetan zer ezkutatu nahi izan zuen sumatuta. Erreportajea, bere horretan, hemendik bizpahiru astera emango dute Cuarto Milenion.

20140408-100106.jpg
‘Tresak eta kordelak’ liburuan eta beste hainbat liburutan zein artikulutan Gustav itsasontziaren historia kontatu izan duen Anjel Lertxundi idazlea aritu zen azalpenak ematen Enrique Echazarra eta Javier Perez Campos kazetariei.

20140408-100014.jpg
Javier Perez Campos handia, Gustav itsasontziaren historiarekin liluratuta, literalki busti egin zen atzo Zarautzen, orain arte inork kontatu ez duen historia zatia paper zaharretatik atera eta telebistara eramateko.

20140408-100035.jpg
Enrique Echazarra eta Javier Perez Campos, kazetariak eta aspaldiko lagunak, Gustaven inguruan.

20140408-100450.jpg

20140408-100049.jpg
Enrique Echazarra eta Javier Perez Camposekin, atzo, itsasoa berriro ere Gustav itsasontzia ezkutatzen hasi zenean.

20140408-100127.jpg

20140408-101715.jpg

20140408-100143.jpg
Cuarto Milenioko kazetariek Zarauzko Arte eta Historia Museoa bisitatzeko eta bertako hezurkinak ikusteko aukera izan zuten, Zarautzen historiako arrastorik zaharrenak ezagutuz, liluratuta.

20140408-100513.jpg

Venancio Amezti kapilauak Zarautzi buruzko kronikak idatzi zituen urte askoan, XX. mende hasieran. Bederatzi liburuki loditan, eskuz idatzita, Zarautzen historiari buruzko milaka orrialde ageri dira bertan. Bederatzi liburuki horietatik zazpiren kopiak frantziskotarren liburutegian eta Zarauzko Udal Artxiboan daude, Sanz Enea Liburutegian. Eskuizkribu orijinalak, berriz, Zarauzko Elizbarrutiaren artxiboan daude gordeta, Santa Maria la Real parrokian. Eskuizkribu horiek ikusteko eta filmatzeko Donostiako Elizbarrutiaren baimena lortuta, bertan izan ginen atzo, Ameztik idatzitakoa bertatik bertara ikusten.

20140408-110107.jpg

20140408-100208.jpg

Atzokoa posible izan zedin eta Gustav itsasontziaren historia bizpahiru aste barru Cuarto Milenion ikusgai izan dadin, hainbat laguni eskerrak ematea dagokit:

· Milenio3 eta Cuarto Milenio saioetako lan-talde osoari, eta bereziki misterioaren ontzia gidatzen duen Iker Jimenezi, Gustaven historia ezagutu ondoren zabaldu eta ezagutarazi nahi izateagatik.
· Enrique Echazarra eta Javier Perez Campos kazetariei, Narrosi buruzko erreportajearen atzetik hainbeste denboran egon ondoren, Zarautzera etortzeko eta Gustaven historia kontatzeko gogoa izateagatik.
· Anjel Lertxundiri, ‘Tresak eta kordelak’ eder hartan bezala, Zarauzko kontu zaharrak eta Gustav itsasontziari gertatua kamaren aurrean kontatzeko baietza emateagatik.
· Javier, Enrique eta Edurneri, erreportaje hau posible izan dadin literalki bustitzeagatik.
· Kultura Saileko Maite Arrutiri eta Sanz Enea Liburutegiko Kux Odriozolari eta Gema Garrastazuri, Gustaven historia biltzen duen Venancio Ameztiren eskuizkribuen berri emateagatik, eta horien arrastoan jartzeagatik.
· Jokin Lizaso parrokoari, Venancio Ameztiren eskuizkribu orijinalak ikusteko eta filmatzeko Zarauzko Elizbarrutiaren artxibora sartu ahal izateko baimena kudeatzeagatik eta atzoko harrera abegitsuagatik.
· Juanjo Aranbururi, Zarauzko Arte eta Historia Museoak bere hormen artean gordetzen duen historia azaltzeagatik eta bertako hezurkinak erakusteagatik.
· Juan Luis Illarramendi alkateari eta Narros jauregiko kontuak kudeatzen dituen Juan Pedro Eizagirreri, Cuarto Milenioko kazetariak agurtu eta Narroseko erreportajea laster posible izan dadin lanean ari direla esateagatik beraiei.
· Ekaitzi, gaua ondo sartuta ere autoa behar genuenean agertu eta Javier Perez Camposen gidari eta laguntzaile aritzeagatik.

Gustav itsasontziaren historiari buruzko kanpo loturak:
· Xabier Alberdi: Gustav itsasontziaren hondoraketa Zarauzko hondartzan (Gustaveko Koadernoak, 2008ko maiatza).


Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: