Izuen gordelekuetan barrena (edo nola desagertzen diren 10.000 haur)

5 02 2016

Info7 irratiko Talaiatik atalerako hilabete honetan prestatutako kolaborazioa.
Irudiaren gainean klik eginda entzun daiteke audioa.

10

Testua, berriz, hemen bere horretan, eta testuaren amaieran, gaiari buruzko hainbat esteka, testuan aipatzen den gai lazgarriaren osagarri.

 

Izuen gordelekuetan barrena (edo nola desagertzen dira 10.000 haur?)

Sentitzen dut, baina gaur izua eragiten duen gaiari helduko diot, hau ere errealitatearen ertz zorrotza delakoan, hedabideetan alde batera utzi eta apenas hitz egiten den arren honelakoez.

Pentsa zer den 17 hilabeteko haurra leihotik botatzea. Hitzik gabe geratzen gara. Amorrazita. Sinetsi ezinda. Beldurra ematen du.

Bada, pentsa zer den Europaren bihotzean, Save The Children elkarteak salatu berri duen bezala, azken hilabeteotan 10.000 haur desagertu direla jakitea. Haurren trafikoan aritzen diren erakunde kriminal berriak eta sofistikatuak atzeman dituztela aitortu du Europako poliziak. Horietako asko, gainera, haurrak eta sexua uztartzen dituzten sare ankerrak dira. Izua.

Sexua, tortura, eta heriotza plazer iturri duten sadikoen gutiziek estatuak mugitzen dituzte. Noizbehinka, izozmendiaren punta agertzen da, eta benetako terrorea sentitzen dugu. Baina ez gara azpian dagoenez aritzen. Bai, hotzikara ematen du honek guztiak. Baina guk beste aldera begiratzeak edo guk honetaz ez hitz egiteak ez du esan nahi existitzen ez denik.

Paranoikoak edo konspiranoikoak garela esango digute. Eta gaztelerazko hirugarren edo laugarren milenioak, edo euskarazko ate ilunak zabalduta soilik ageri direla horrelakoak. Misteriozaleen frikikeriak direla. Bilderberg kluba eta antzekoak bezala. Baina ez da horrela. Datorren urtean, esaterako, 25 urte beteko dira Herrialde Katalanak, Espainia eta Europa osoa asaldatu zituen kasu batetik: Alcasserren 14 urteko hiru neskato bahitu, torturatu, bortxatu, basatiki hil, eta lurperatu zituztenetik. Ikerketaren kirats ustelarekin nazkatuta, egia kontatzeari ekin zion Espainiako polizia batek hildako hiru neska haietako baten aitari. Eta hau, kazetari baten laguntzaz, haria tiraka hasi zen, polizia hark pasatutako informazio guztiarekin. Liburua argitaratu orduko, Espainiako Auzitegi Gorenak debekatu egin zuen banaketa. Kazetari hura bota egin zuten lantoki zuen telebistatik, eta isiltasuna gailendu da, salbuespen bakanak kenduta. Haurrak taldean bortxatu eta hiltzen zituen boteretsuen isilpeko sarea zen isildu nahi zen arrastoa. Estatuaren oso goi mailako estoldetan ezkutatzen zena. Poliziak oso argi adierazi zuen, Gonzalez, Barrionuevo eta Corcuera arduratu zirela ikerketaren hariez, epaileak, poliziak eta iritzi publikoak beste alde batera begira zezaten.

Ohiko politikaz hitz egiten dugu, eta estatuen estoldak aipatzen ditugunean, isilpeko akordio ekonomikoak, gerra zikina, ustelkeria eta antzekoak ditugu hizpide beti, baina ez gara ohartzen, oinarrian, beti, askoz estolda ilunagoak daudela, eta 10.000 haur ere kabitzen direla estolda horietan, imajinatzen ez badugu ere. Pentsatu nahi ez badugu ere zenbateraino eta noraino heltzen den indarkeria matxista eta sadikoa.

Benetako izuen gordelekuak, estatuaren estolda zikinenak, kosta ahala kosta ezkutuan mantentzeko ahalegina. Hori da goi-mailako politika. Beste behin ere, Espainiara begiratu besterik ez dago, eta askoz errazago ulertzen da dena.

Gai honi buruzko hainbat esteka (edo izozmendiaren punta nola ageri den hedabideetan):
· La verdad sobre el asesinato de las niñas de Alcasser (alertadigital.com, 2013-08-14).
· Entrevista a Juan Ignacio Blanco (Dimensión Límite. La Ballena Alegre 06, 2014-01-01).
· Entrevista personal a Juan Ignacio Blanco + su charla ‘La ciencia forense y el crimen de Alcácer (2014-03-01).
· Milenio 3: La noche más oscura (Iker Jimenez eta Milenio 3 irratsaioko lan-taldea, 2013-12-01).
· Ikerketaren kiratsa jasan ezinda, guardia zibil batek hiru hildakoetako baten aitari (Fernando Garciari) filtratutako informazioa.
· ¿Qué pasó en Alcácer hace 20 años? (elbuscadordelaverdad, 2012/11).
· Cómo la élite asesina a niños y niñas: todo está conectado (Crímenes de la Élite, 2014-09-11).
· Espainiako Auzitegi Gorenak 2000-10-30ean debekatu, aleak bahitu eta banatzea eragotzi zuen liburua:
Blanco, Juan Ignacio: Qué pasó en Alcácer (testu osoa, hemen).
Liburua PDFan:
Qué pasó en Alcacer? Juan Ignacio Blanco (PDFan).

140407122103194815

· Red de pedofilia en la cúpula política y económica de EEUU .
La Conspiración del Silencio: 
(Discovery Channel, 1994. AEBetan debekatutako dokumentala).
· La policía británica identifica como pederastas a 76 políticos, 178 famosos y siete deportistas (ABC, 2015-05-20).
· Diputado de Bélgica denuncia una red pederasta de las élites que incluye al primer ministro (2014-02-17).
· Lista de los políticos pederastas de USA: la conexión satanista de las élites que gobiernan el planeta (stopsecrets.com, 2012-05-29).
· Caso Franklin, un escándalo anunciado: los niños, ofrecidos como juguetes a una camarilla de ricos y poderosos (La Hora de Despertar, 2012-10-04).

· 10.000 haur errefuxiatu desagertu dira Europan (eitb.eus, 2016-01-26).
· Europan 10.000 haur migrante desagertu dira (Berria, 2016-02-01).
· 10,000 refugee children are missing, says Europol (The Guardian, 2016-01-30).


Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: