GERNIKA ESATEN BADUT

EuskalPen Klubak 2012ko apirilaren 26an munduko bazter guztietatik iritsitako poemekin bete zuen Gernika, bonbardaketaren 75. urteurrenean. Horretarako Poemak Gernikarako deialdia egin zuen, Gernikari eta munduko beste gernikei buruzko poemak jasotzeko. Ekimenarekin bat egin eta poema bat bidali nien.

2014ko udazkenean, munduko Gernika guztiei oihartzuna eman nahian, poema hura ahalik eta hizkuntza gehienetara itzultzea otu zitzaidan, euskaratik mundura zabalduz. Herrien elkartasuna, poema batean bilduta, hizkuntza batetik bestera. Ekimena bidea egiten hasi zen zenbait adiskideren laguntzarekin, lehen hizkuntzetara, eta ordudanik, bakarrik dabil munduan barrena, handik eta hemendik heltzen diren hizkuntzetan.

HEMEN IRAKUR DAITEZKE ITZULPEN GUZTIAK:
gernikaesatenbadut.wordpress.com

[ koadroa: Felipe Arcos txiletarraren Gernika-Remix, 2011 ]
[ testua: gari berasaluze ]

GERNIKA ESATEN BADUT…

gernika esaten badut
lanbroa ageri da
sagarrondorik gabe
geratutako historia liburuetan.

gernika abesten badut
maite ditudan bazterrak
betetzen dituzte hildakoen izenek
oraindik galdu gabe dagoen toponimian.

gernika ikusten badut
lapurtutako koadro bat dago
munduari begira
hemengoa ez den museo batean.

gernika oroitzen badut
zure ezpainak dira
itzaltzen ez den suak hartuta.

gernika idazten badut
dornier, junker edo heinkel
bezalako hitzekin
harriz betetako basamortua
zabaltzen da azoka egunetan.

gernika esaten badut gernika
abesten badut gernika ikusten
badut gernika oroitzen badut
gernika idazten badut

errautsetatik koloreak bildu dituen
herri bat erakusten ari naiz
munduko gernika guztiekin batera
[sarajevo, bagdad, gaza, donbass, kobane…]
koadroa noiz amaituko den galdezka.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: