Artatxiki kroketak, tomatearekin eta txukrutarekin

31 05 2017

Artatxikidun kroketak (tipularekin eta porruekin), arroz esnearekin + gari sarrazenoaren irinarekin eta lio haziekin rebozatuta, etxean egindako tomate saltsarekin, eta etxean egindako bi txukrutekin lagunduta (lonbarda azarena eta ohiko azarena). %100 glutenik gabe.


Argazkia: instagram.com/kalaportu [2017-05-30].

Millet croquettes (with onion and leeks), breaded with rice milk + buckwheat flour and flaxseeds, homemade tomato sauce, and two different homemade choukroutes (cabbage choukroute and red cabbage choukroute). %100 gluten free and vegan.

Osagaiak

Orea egiteko: artatxikia, tipula bat, bizpahiru porru txiki, eta arto irina.
Rebozatzeko: gari sarrazenoaren irina (nik etxean ehotzen dut) eta lio haziak + arroz esne apur bat (beste edozein esne ere izan daiteke).
Saltsarako: etxean egindako tomate saltsa.

Nola prestatu

Egosi artatxikia 12 minutu inguru. Neurria: artatxiki baso bat x 2 baso ur.
Artatxikia egosten ari den bitartean, zatitu eta potxatu tipula eta porruak.
Behin artatxikia egosi eta ia urik gabe geratzen denean, gehitu potxatutako tipula eta porruak, arroz esne apur bat, eta orea loditzeko bota arto irin apur bat. Joan eragiten, orea sendotu arte.

Utzi orea hozten pare bat orduz.

Hoztean, moztu kroketak egiteko moduko zatietan, eta irineztatu edo rebozatu.
Arrautza eta ohiko irina beharrean, arroz esnea eta gari sarrazenoa eta lio haziak erabiltzen ditut nik.
Frijitu kroketak, eta behin frijitu ondoren, gehitu tomate saltsa.

Niri txukrutarekin lagunduta jatea gustatzen zait. Ohiko azaren eta lonbarda azaren txukruta egin ohi dut etxean. Txukruta aza fermentatua da.
Hemen txukruta egiteko bideo-errezeta eta apunteak, Iruñeko Nishime Makrobiotika Eskolako lagunen webgunean.
Eta hemen elikagai fermentatuei eta hauen onurei buruzko esteka bat: Alimentos fermentados y flora intestinal.

Dena dela, etxean txukruta eskura izan ezean, entsaladaren batekin edota nahi den osagarriarekin lagunduta ere jan daiteke, gustukoenaren arabera.

On egin!