Zarauzko Udalak atzo onartutako mozioa, Israelen basakeriak gaitzetsi eta palestinarrei elkartasuna adieraziz

29 11 2012

Herri Palestinarrarekiko Nazioarteko Elkartasun Eguna da gaur. 1977an onartu zuen Nazio Batuen Erakundeak azaroaren 29a palestinarrei elkartasuna adierazteko eguna izatea urtero.

Atzo, gaurko egunari aurre hartuz, Zarauzko Udalak Israelen basakeriak gaitzetsi eta herri palestinarrari, bereziki Gazako herritarrei, elkartasuna adierazteko mozioa onartu zuen, aldeko 20 botorekin (Bildu, EAJ, PSE-EE, Aralar eta Ezker Anitza) eta PPren abstentzioarekin.

PSE-EEk eta EAJk baiezko kritikoa eman zioten mozioari, bakoitzak bere argudioak azalduz: testuinguru osoa beharrean alde bakarrari soilik begiratzea, edota boikot kanpainarekin ados ez egotea, besteak beste. Dena dela, azkenean, 21 zinegotzietatik 20k bozkatu genuen mozioaren alde.

Mozioa onartuta, Zarauzko Udalak, besteak beste, “Israelek bere apartheid politika mantentzen duen bitartean nazioarteko BDS (boikota, desinbertsioak eta zigorrak) kanpainari babesa ematea” onartu zuen, “Israelekin harremanak hautsiz, boikota sustatuz eta palestinarrekiko zubiak eraikiz, bizi duten egoera ezagutu ahal izateko”.

Mozioa, osorik, hemen irakurgai:
ZARAUZKO UDALAK ONARTUTAKO MOZIOA
ISRAELEN BASAKERIAK GAITZETSI ETA HERRI PALESTINARRARI ELKARTASUNA ADIERAZTEKO,
BEREZIKI GAZAKO HERRITARREI

Gai honekin zerikusia duten kanpo loturak:
· International Day of Solidarity with the Palestinian People
· Palestinaren ordua da (Xabin Makazaga, Berria, 2012-11-29).





Gose greban nago, preso palestinarrei elkartasuna adierazteko

12 10 2011

Irailaren 27az geroztik gose greban daude Israelgo espetxeetan dauden milaka eta milaka preso palestinar. Mendebaldeko hedabide gehienak, ordea, ohi bezala, Israelen aldeko isiltasun konplizearekin bat egiten ari direnez, mundu mailako elkartasun gose greba deitu dute gaurko Palestinaren aldeko hainbat eta hainbat elkartek.

Horren baitan, eta batez ere sare sozialak baliatuz, azkar zabaldu da deialdia mundu osora, #TweepStrike  #HS4Palestine #RightsPrisoners eta #HungerStrike

 etiketak erabiliz. Munduan barrena, milaka gara preso palestinarrekiko elkartasunez atzo gauerdiaz geroztik gose grebari ekin diogun lagunak. Palestinan bertan, elkartasun uholdea areago zabaldu da, barau eta aldarrikapen egunari egundoko garrantzia emanez. Rim Banna musikari eta abeslari palestinarrak, esaterako, ekimena sustatu nahian, hiru eguneko gose grebari ekin dio gaur.

Nire kasuan, elkartasuna adierazteaz eta milaka presoren giza eskubideak egunero nabarmen urratzen dituen estatu sionista salatzeaz gain, batez ere, hemen inguruan argitaratzen diren hedabideen isiltasuna agerian uztea da gaurko gose grebaren helburua.

Edonork egin dezake bat gaurko ekimenarekin, bai gose grebari ekinez, eta gose grebari buruzko informazioa zabaltzen lagunduz. Mila esker. Shukran!

My name is Gari Berasaluze, I’m from Basque Country and today I’m on a hunger strike in solidarity with Palestinian prisoners #TweepStrike  #HS4Palestine #RightsPrisoners #HungerStrike

Hemen ekimenari buruzko informazio gehiago:
· Call for Global Hunger Strike in solidarity with Palestinian Prisoners (12 October 2011)

· Palestinian singer Rim Banna begins hunger strike





· BDS: Israelentzat boikota, Palestinarentzat zubiak

4 03 2011

Gaur ezin hobeto ikusi da mundu mailako BDS kanpainak aldarrikatzen duena nola bete den Euskal Herrian: Palestinaren aurkako genozidioak irauten duen bitartean Israeli boikota egitea eta palestinarrekin zubiak eraikitzea aldarrikatzen du kanpaina horrek.

Bada, goizean, Hondarribian, Israel, su gastronomia en Hondarribia jardunaldiak salatzeko elkarretaratzea egin dute hainbat eragilek, jardunaldiak bertan behera geratu diren arren ekimena antolatze hutsa salatzeko eta Israelen aurkako boikot kanpaina sustatzeko.

[ argazkia: hondarribikohitza.info ]

Ia ordu berean, zubiak eraikitzearen eredu alai eta koloretsua erakutsi dute Arbizun. Palestinako Marda herriarekin senidetuta dago Sakanako herria, eta bertako eskolako eta ikastolako haurrek elkartasuna eta festa uztartu dituzte gaur, inauteriekin bat eginez. Pirritx, Porrotx eta Marimototsen bisita izan dute haurrek eta gurasoek, eta sudur gorriek Palestinan hasitako erreportajerako azken irudiak filmatu dituzte. Hunkigarria, benetan…

[ argazkiak eta bideoa: irrienlagunak.com ]

Israelentzat boikota, eta Palestinarentzat zubiak, kolorea eta maitasuna. Hori da palestinarrek eskatzen digutena. Hori da bidea. Denok elkarrekin: sentitu, pentsatu, ekin! Free Palestine!

Lotutako albisteak:

· Israelgo sukaldaritza ezagutzeko jardunaldiak suspenditu dituzte [ Hondarribiko Hitza, 2011-03-04 ]

· Cancelan por amenazas unas jornadas de la gastronomía de Israel en Hondarribia [ gezurra! El Diario Vasco, 2011-03-04 ]

· Hondarribiko ostalarien elkartearen oharra, jardunaldiak bertan behera utzi dituztela jakinaraziz [ hondarribiaturismo.com ]

· Israeli Boikota aldarrikatu dute Hondarribiko udaletxean jardunaldi gastronomikoak desegin arren [ bidasoamedia.info webgunearen albistea, sionisten aldekoek hackeatu dutena, webgune porno batera bideratuz ].

· Hondarribiko ostalarien elkarteak bertan behera utzi ditu isrraeldar sukaldaritzako jardunaldiak [ askapena.org, 2011-03-04 ]

· Israelgo sukaldaritzari buruzko jardunaldiak bertan behera geratu dira. Israeli boikot-aren beste garaipen bat! [ komiteinternazionalistak.org, 2011-03-03 ]

· Las jornadas de gastronomia de Hondarribia se han cancelado. Boicot a Israel! [ Euskal Herria Rumbo a Gaza ekimenaren webgunea, 2011-03-04 ]

· Suspendidas las jornadas de gastronomía de Israel en Hondarribia por “presiones” [ Noticias de Gipuzkoa, 2011-03-04 ]

· Hau ona da. Heldu ondo: Grupos proetarras afines a la “causa palestina” consiguen que se cancelen unas jornadas culturales dedicadas a la gastronomía de Israel que iban a celebrarse en la localidad guipuzcoana de Hondarribia [ paisvasco-informacion.com, 2011-03-04 ]

· Hau ere ona da: Canceladas jornadas para conocer la cocina israeli en la poblacion vasca de Hondarribia por amenazas de judeofobos [ izquierdasindogmas.blogspot.com, 2011-03-04 ]

· Aitor Kerejeta (EAJ-PNV), Israelek Espainian duen enbaxadorea babesten!





· Hondarribiko Udalak haurren aurkako eguneroko sarraskiak babesten ditu

2 03 2011

Ez dago hitzik Hondarribiko Udalaren babesarekin eta laguntzarekin ostiral honetan aurkeztuko den ekimenarentzat: Israel, su gastronomia en Hondarribia.

hondarribiaturismo.com webgunean ikus daiteke:

Ez galtzeko modukoa da prentsa oharra ere:

ISRAEL, BERE GASTRONOMIA HONDARRIBIAN aurkezpena

· TOKIA: Hondarribiko Udalaren Areto Nagusia
· ORDUA: 12:00
· EGUNA: OSTIRALA, 2011ko martxoaren 4a
· PARTEHARTZAILEAK: Maite Peláez, Hondarribiko Turismo Zinegotzia
Ahuva Spieler, Espainian Israelgo Enbaxadako Kultur Agregatua
Miguel Soto, Hondarribiako Ostalaritza Elkarteko Presidentea

Hondarribiak martxo osoan zehar ateak irekitzen dizkio Israelgo sukaldaritzari. Berez gaztea den sukaldaritzak, mundu osoko sukaldaritzen eraginarekin, hiri gipuzkoar honetan Israelgo sukaldaritzako berezitasun berezienen mamiak aurkeztuko ditu sukaldari nagusienen eskutik:Omer Miller, Eval Lavie, Mika Sharon eta Yossie Eladengandik, hain zuzen. Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak antolaturik, Hondarribiko Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Israelgo enbaxadaren lankidetzarekin, martxoaren 9tik apirilaren 1era, sukaldaritza ona maite dutenentzat ukaezinezko hitzordua. Hondarribian.

DESCARGA DE DOCUMENTACION · DOKUMENTAZIOA DESKARGAZEKO:

Nota de prensa · Prentsa oharra http://www.hondarribiaturismo.com/descargas/NOTAPRENSA.doc

Fotografías · Argazkiak http://www.hondarribiaturismo.com/descargas/OmerMiller.jpg eta http://www.hondarribiaturismo.com/descargas/EyalLavie.jpg

La dirección web con la información · Informaziorako web orria http://www.hondarribiaturismo.com/israel/israel.htm

Lotsagabekeria hau guztia eskandalu hutsa da giza eskubideetan sinesten duen edozeinentzat. Prentsa oharrak argitzen duenez, gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa ere badu ekimenak. Ondo: ehunka eta ehunka haur bonbardatzeak, kaleak errugabeen odolez betetzeak, eta iaz Euskal Herritik joandako hainbat lagunek gure begiekin bertatik bertara ikusi genuen palestinarren aurkako eguneroko genozidioak, orain, Hondarribiko Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa eta laguntza du.

Milaka haur eta errugaberen odola Israelgo gastronomiaren eguneroko plater nagusia den bitartean, ez gara aspertuko esateaz: ISRAELI BOIKOT!!!

Hau da Israelgo gastronomia eta eguneroko menua, Hondarribiko Udalak ikusi nahi ez duen arren.

Aperitifa:

Lehen platera:

Bigarren platera

Postrea:

Genozidioa eta gerra krimenak zuritzeko dirua eta nazioarteko babesa edukitzeagatik, egindakoak ez dio genozidioa eta gerra krimenak izateari uzten.

Nahikoa da! ISRAELI BOIKOT!!!

Lotutako albisteak:

· Israel, hiltzen nauen eskua (urtarrilean hainbat hedabidetan argitaratutako iritzi artikulua).

· Euskal Herria Palestinarekin, elkartasunez (sinatzaileen zerrenda, Israelen aurkako boikota aldarrikatuz eta Palestinarekin zubiak eraikitzearen beharra nabarmenduz).

· Facebook, Hondarribia Turismo: ¿Qué sabes de la cocina de Israel? Erantzun batzuk, mundialak. Honako hau, esaterako: “Sabemos que son expertos en cocinar con productos como el aceite de oliba robado, entre otros, a los campesinos palestinos, gracias a sus colonias ilegales. Ilegales incluso para la comunidad internacional. Y por supuesto,su especialidad: palestino a fuego al dente de fosforo blanco. Ez al da lotsarik Hondarribian munduaren historia hurbilean sarraskirik handienetakoak burutu dituena gurera gonbidatzeko?”.