Zarauzko Udalak Guardia Zibilaren kapitain berriari, aurpegira

28 09 2012

Guardia Zibilak kapitain berria du Zarautzen duen koartelean.
Patxi Elola PSE-EEko zinegotziak, kapitain berria ezagutu eta agurtu beharko lukeela proposatu zion oraintsu Juan Luis Illarramendi Bilduko alkateari. Bilduko udal taldean, gaia aztertuta, baietz erabaki genuen.

Izan ere, aurten bertan, udal osoko bilkuran gehiengoz erabakita, herritik alde egiteko eskatu zion Zarauzko Udalak Guardia Zibilari, koartela etxebizitza sozialetarako erabili ahal izateko. Guardia Zibilaren erantzuna inpresentablea izan zen. Honakoa.

Hau ikusita, Elolaren amuari heltzea erabaki genuen, eta gaur bildu dira Bilduko hiru zinegotzi (alkatea, udaltzaingoa eta turismoa) Guardia Zibilaren kapitain berriarekin, Zarauzko udaletxean. Patxi Elola bera aritu da anfitrioi lanetan. Kapitainak ondo uler dezan euskaraz ez ezik gazteleraz ere prestatutako testua helarazi dio Zarauzko Udalak eskura. Honakoa, zehazki:

Reunión con el nuevo capitán de la Guardia Civil del acuartelamiento de Zarautz:

Reunidos el 28 de septiembre de 2012, el ayuntamiento de Zarautz hace las siguientes peticiones con el ánimo de llegar a acuerdos al nuevo capitán.

1) Que el nuevo capitán de pasos para que la moción aprobada en Zarautz el 25 de abril de 2012, en la que se pedía que abandonen el cuartel y devuelvan la casa al ayuntamiento para un uso social (casas de protección social), se pueda llevar a cabo en el menor tiempo posible.

2) Que vista la proximidad con la escuela pública de Orokieta, y haciendo nuestra la petición de la asociación de padres y madres de la escuela, no muestren sus armas en público ni ejerzan presión u atosigamiento alguno en las proximidades de la escuela, pues no creemos que sea
educativo y entendemos que estas actitudes no tienen nada que ver con criterios de seguridad.

3) Que ante el trabajo que el ayuntamiento realiza para atraer a turistas y en favor del turismo, sabiendo que el turismo es el principal activo económico de Zarautz, la Guardia Civil retire los controles rutinarios que sitúa en los accesos al pueblo, pues es un gran impedimento y daña la imagen del pueblo. En estos tiempos, creemos que carecen de
ninguna lógica y pedimos que el comportamiento se adecue a los
tiempos de paz que se aproximan.

4) Pedimos al nuevo capitán de la Guardia Civil que cree un canal de diálogo con el ayuntamiento. Para hablar de los primeros tres puntos y otros temas que puedan surgir en adelante.

5) Pedimos que estas peticiones sean remitidas a las instancias pertinentes.

Esperando su respuesta afirmativa a dichas peticiones,
y confiando que en las próximas semanas nos reunamos con urgencia, me despido atentamente.

POST SCRIPTUM:
· Zenbait hedabidek besterik argitaratu badute ere, kapitaina karguan berria den arren, ez da berria Zarauzko koartelean. Hamabost urte daramatza bertan, eta orain kapitain kargura igo dute. Zehazte aldera.
· Blog hau sortu nuenetik bisita gehien izan dituen bigarren eguna izan zen atzokoa: 1.549 bisita izan zituen blogak. Gaur, berriz, hainbat eta hainbat hedabidek argitaratu dute albistea.


GAI HONI BURUZKO ALBISTEAK, OHIKO HEDABIDEETAN ETA SAREAN:

· Udalak kuartela husteko eskatu dio Guardia Zibilaren kapitain berriari (Urola Kostako Hitza).
· El alcalde de Zarautz, de Bildu, reclama a la Guardia Civil que abandone la localidad (El País).
· El alcalde de Zarautz pide a la Guardia Civil que devuelva la Casa Cuartel al Consistorio (GARA).
· Zarauzko Guardia Zibilaren kapitain berriari zuzenean eskatu dio Udalak herritik alde egiteko (naiz.info).
· El alcalde de Zarautz pide que la Guardia Civil «deje el pueblo y devuelva las instalaciones al municipio» (El Diario Vasco).
· El alcalde de Zarautz (Bildu) pide a la Guardia Civil que deje el pueblo (Diario de Navarra).
· El alcalde de Zarautz, de Bildu, pide a la Guardia Civil que deje el pueblo (hola24h.com).
· El alcalde de Zarautz, de Bildu, pide a la Guardia Civil que deje el pueblo (eldiario.es).
· El alcalde de Zarautz pide a la Guardia Civil que abandone el pueblo (meneame.net > hemen, meneatzen hasita, Zarauzko alate bihurtu naute: Hay más información en el blog del propio alcalde, pero en euskera: gari2017.wordpress.com ].
· El alcalde de Zarautz pide a la Guardia Civil que abandone el pueblo (kaosenlared.net).





Hiru hitz nazioarteko hedabideei begira

26 09 2012

Oraintsu, lagunartean afaltzen, kazetari batek nabarmendu zuen garrantzitsua litzatekeela gaurko greba egunean nazioartera begira eman beharreko mezua zaintzea.

Irailaren 11n Katalunian independentziaren aldeko aldarrikapen arrakastatsuak izandako oihartzunaren ondoren, Espainia erreskatearen amildegian dagoenean, atzo Madrilen gazteak zein adinekoak egurtzen eman zuten irudiaren aurrean, eta Donostian zinemaldiaren harira nazioarteko kazetari ugari daudenean, Espainia hondamendia dela eta guk ere ospa egin nahi dugula erakutsi beharko litzatekeela, nola edo hala. Nazioarteko hedabideak Espainiaren irudi hori erakusteko irrikaz omen daude.

Hiru kartel, lau lagun, eta sare sozialak.
Ez dugu besterik behar izan gaur mezua zabaltzeko.
Donostiako manifestazioan, argazkiak atera, atera dizkigute. Gehiegi. Ikusiko dugu noraino heltzen diren 😉

Argazki hauek, sarean:
· TheKlan, flickr galeria.





Greba eskubidearen aldeko elkarretaratzea

20 09 2012

Otsailaren 14an Espainiako Polizia Autonomikoak Zarautzen porrazoka besoa hautsi zidanean salaketa jarri nuen, eta ordudanik bidea egiten ari da auzia: salaketa, deklarazioak, auzitegiko medikua… eta gaur epailearen aurrean nuen lehen hitzordua, Azpeitiko epaitegian.

Atarian, beste hiru zarauztar aurkitu ditut. Zehazki, martxoaren 29an, greba orokorra deitu zutenean hainbat euskal sindikatuk eta dozenaka eta dozenaka elkarte eta eragilek, Ertzaintzak hiru lagun identifikatu zituen Zarauzko malekoian, informazioa banatzen ari zirenean. Hirurak atzo eta gaur deitu dituzte deklaratzera Azpeitiko epaitegira, eta horren aurrean LAB sindikatuak elkarretaratzea deitu du auzitegiaren aurrean, Greba eskubideari erasorik ez! Auzipetuekin elkartasuna lelopean.

LAB sindikatuaren deialdiarekin bat egin dute ekainaren 15az geroztik greba mugagabean dauden Corrugados Azpeitia lantegiko dozenaka langilek, eta 12:00etatik 12:30era ehun lagun inguru elkartu da auzitegiaren atarian, hiru zarauztarrei elkartasuna adieraziz eta datorren asteko greba orokorrerako deialdia nabarmenduz.





Bost leiho gure minari

11 09 2012

Aspaldi oharrarazi zigun Joseba Sarrionandiak Mundua begiratzeko leihoak poema hartan. Gazteenek akaso Berri Txarrak taldearen doinupean ezagutu dituzten hitzetan:

“Ez ezazue leihotik begiratu.
Ez ikusi ortzean hegats arraunka doan basahate ubea.
Letra hori ez dago gure alfabetoan”.

Ez ezazue leihotik so egin. Leihoak gillotinak dira. Kanpora begiratuz gero
burua gal dezakezue. Ez leihotik so egin. Kanpoan ez dago ezer. Ez ezazue leihotik begiratu.

Hori bera da grisik maite ez dutenek, dena zuria ala beltza ikusarazi nahi digutenek, esan digutena azken hilabeteotan Barrura begiratzeko leihoak filmari buruz. Ez ezazue leihotik begiratu. Zertarako begiratu basahateei. Ez. Letra horiek ez daude gure alfabetoan. Ez dute lekurik. Zentsoreak horregatik ahalegindu ziren, atzo bertan, filmaren estreinaldia oztopatzen, debekatzen. Lehenago, antzera aritu ziren zenbait udal filma diruz laguntzekoak zirela jakin zutenean. Herritarren borondatezko ekarpenarekin ezin izan zuten, ordea. Filma Donostiako Zinemalditik kanpo uztea lortu zuten gero, baina atzo argi geratu zen moduan, ez zen kalitatearekin lotutako irizpideengatik izan, irizpide eta presio politikoengatik baizik, nabarmen.

Bost istorio ikusi genituen atzo film bakarrean, eta hunkituta itzuli ginen etxera, gure minaren geografia zein zabala eta arrotza den ohartuta. Bost istorio. Bost taupada. Gaur egun ziega hotz eta urrunetan gatibu dituzten 639 euskal presoetatik bost dira barrura begiratzeko leiho hauetatik ikus daitezkeenak. Bakoitza film labur ederra da, baina bostak elkarrekin ikusteak zirrara sortzen du. Irati Tobarri buruzko lehen adabakitik ohartzen da ikuslea hurrengo lau istorioetan aurkituko duenaz. Kaleko argazkien, errepresioaren datuak erakusten dituzten zenbakien, edo egunkarietako titularren atzean bizitza bat dago, bere historiarekin, bere drama humano guztiarekin, bere duintasunarekin, maitasunarekin, egun urdin eta gau ilunekin. Sorterriko kopla pertsonalizatua da bakoitza.

Ez naiz kritikoa. Ez dut askorik ulertzen zinemaz, teknikaz, erritmoaz, gidoiaz. Baina barrura begiratzeko bost leiho hauek beharrezkoak genituen. Beharrezkoak, horrelako beste ehunka eta ehunka ditugula ohartzeko. Josu Martinez zuzendariak atzo Victoria Eugenia antzokian esan zuen bezala, leihoek, beti, leihoen beste aldera begiratzeko balio dutela erakusteko. Leihoen bestaldean dagoena ikusteko. Kanpoan mundu bat baitago. Barruan bizitza bat. Begiratzea eta ikustea merezi duena, beti.

Are gehiago, noski, egungo egoera politikoan. Atzo gauean adiskide bati irakurri nion moduan, film honek “sekulako ekarpena egiten dio gaur egungo une politikoari, ezkutatuta daukaten errealitatearen zatia erakusten duelako”.

Irati Tobar, Jon Ugarte, Gotzone Lopez Luzuriaga, Jexuxmari Zalakain eta Mikel Albisu erakutsi dizkigute leiho hauetan.
Eta Josu Martinez, Txaber Larreategi, Mireia Gabilondo, Enara Goikoetxea eta Eneko Olasagastik, hemen eta orain, sortzaile batek herri honi egin diezaiokeen ekarpenik handiena egin diote: bakoitzak dakienetik, sormenetik, taupada guztien samurtasuna erakutsi, leihoak zarratuta nahi dituztenek ere ikusteko eta entzuteko moduan. Barrura begiratzeko leiho hauek bai, gillotinak dira, grisik gabe eraiki eta kontatu izan duten errealitatearentzat.

Zorionak bost zuzendariei, eta film hau egitea ahalbideratu duzuen guztioi. Biba zuek!